Udalbatzaren funtzionamendua onartu dute plenoan
Alkateordeak, batzordeak, udalbatzarren maiztasuna eta korporazioari dagozkion beste hainbat gai jorratu dituzte lehenengo plenoan.
Oiartzungo udalbatza berriak agintaldiko lehen plenoa egin zuen atzo arratsaldean. Korporazioaren beraren funtzionamenduari dagozkion hainbat gai aztertu zituzten, eta guztiak aho batez onartu.
Lehenik eta behin, ekainaren 15ean kargua hartu ezin izan zuen Enekoitz Esnaolak hartu zuen. Ondoren, plenoen maiztasuna finkatu zuen: hileko azkeneko asteazkenetan izango dira, 19:00etan. Gai zerrendako hurrengo puntuei dagokienez, batzordeak eratu zituzten eta erakundeetan Oiartzungo Udalaren ordezkariak hautatu zituzten (ikus behean osaketa).
Alkateordeak eta dedikazioa
Jexux Leonet alkate dela jakina da, baina alkateordeak ofizialki izendatzea falta zen. Agustin Lekuona izango da lehenengo alkateordea, Eneritz Arbelaitz bigarrena eta Olaia Lasa hirugarrena. EH Bilduko lau ordezkari horiekin batera, EAJko Rafael Bergaretxek osatuko du tokiko gobernu batzordea.
Ordainsariei dagokienez, EH Bilduko Jexux Leonetek, Agustin Lekuonak eta Eneritz Arbelaitzek dedikazio osoa izango dute, baita EAJko Janire Mitxelenak ere, bakoitzak dagokion mailan. Olaia Lasak dedikazio erdia izango du, eta Iosune Cousillasek, jardunaldi laurdenekoa. Gainera, zinegotzi bakoitzak hilean 367 euro jasoko ditu, eta taldeek 142.
Batzordeak
- Gobernu batzordea: Jexux Leonet; Agustin Lekuona; Eneritz Arbelaitz, Olaia Lasa (EH Bildu) eta Rafael Bergaretxe (EAJ).
- Euskara: Josu Delgago (burua); Arrosa Lizaso; Iosune Cousillas (EH Bildu); Rafael Bergaretxe eta Janire Mitxelena (EAJ).
- Feminismoa: Olga Leibar (burua); Eneritz Arbelaitz; Olaia Lasa (EH Bildu); Janire Mitxelena eta Maitane Larruskain (EAJ).
- Gazteria, Kirola eta Hezkuntza ez arautua: Haizea Saez de Eguilaz (burua); Enekoitz Markos; Goratz Gezala (EH Bildu); Maitane Larruskain eta Janire Mitxelena (EAJ).
- Gizarte-Ongizatea: Olaia Lasa (burua); Olga Leibar; Eneritz Arbelaitz (EH Bildu); Maitane Larruskain eta Janire Mitxelena (EAJ).
- Hirigintza: Agustin Lekuona (burua); Jexux Leonet; Eneritz Arbelaitz (EH Bildu); Iñaki Arbelaitz eta Janire Mitxelena (EAJ).
- Ingurumena eta Mendia: Eneritz Arbelaitz (burua); Jexux Leonet; Agustin Lekuona (EH Bildu); Iñaki Arbelaitz eta Janire Mitxelena (EAJ).
- Kultura: Iosune Cousillas (burua); Olaia Lasa; Josu Delgado (EH Bildu); Rafael Bergaretxe eta Janire Mitxelena (EAJ).
- Langileria: Jexux Leonet (burua); Eneritz Arbelaitz; Agustin Lekuona (EH Bildu); Yon Goikoetxea eta Janire Mitxelena (EAJ).
- Obra eta zerbitzuak: Agustin Lekuona (burua); Jexux Leonet; Eneritz Arbelaitz (EH Bildu); Iñaki Arbelaitz eta Janire Mitxelena (EAJ).
- Ogasuna: Jon del Olmo (burua); Jexux Leonet; Eneritz Arbelaitz (EH Bildu); Rafael Bergaretxe eta Janire Mitxelena (EAJ).
- Parte-hartzea: Eneritz Arbelaitz (burua); Olaia Lasa; Jexux Leonet (EH Bildu); Yon Goikoetxea eta Janire Mitxelena (EAJ).
- Planeamendua: Agustin Lekuona (burua); Jexux Leonet; Goratz Gezala (EH Bildu); Yon Goikoetxea eta Janire Mitxelena (EAJ).
Udaletik kanpoko erakundeetako ordezkariak
- Aiako Harria Parke Naturala: Agustin Lekuona (EH Bildu).
- Añarbeko Urak: Jexux Leonet (EH Bildu).
- Behemendi: Agustin Lekuona (EH Bildu).
- Elizalde Herri Eskola: Eneritz Arbelaitz(EH Bildu).
- Elizalde Institutua: Olaia Lasa (EH Bildu).
- Euskal Fondoa: Eneritz Arbelaitz (EH Bildu).
- Gipuzkoako Garraio Lurralde Agintaritza: Eneritz Arbelaitz (EH Bildu).
- Gipuzkoako Parketxe Sarea: Eneritz Arbelaitz (EH Bildu).
- Haurtzaro Ikastola: Olga Leibar (EH Bildu).
- HOBEKI: Eneritz Arbelaitz (EH Bildu).
- Lanbarren: Jexux Leonet (EH Bildu).
- Oarsoaldea Garapen Agentzia: Jexux Leonet (EH Bildu).
- OTASA: Jexux Leonet, Eneritz Arbelaitz, Agustin Lekuona eta Iosune Cousillas (EH Bildu).
- San Markos Mankomunitatea: Eneritz Arbelaitz eta Agustin Lekuona (EH Bildu).
- Udalbiltza: Eneritz Arbelaitz (EH Bildu).
- UEMA: Josu Delgado, Arrosa Lizaso, Iosune Cousillas, Enekoitz Markos eta Jexux Leonet (EH Bildu).
- Urmendi Haur Eskola: Jexux Leonet eta Eneritz Arbelaitz (EH Bildu).