Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

[Erreportajea] Hausnarketarako transmisioa

Oiartzungo Kattin Txiki elkarteak beste apustu bat egin du belaunaldi berriei memoria historikoaren berri emateko, datorren ikasturterako egitasmo sortuta.

aiako harri gaztelumendi Aiako Harria Gaztelumendi, irakaslea eta Kattin Txikiko kidea.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Oiartzun
2019/07/08

Azken hamarkadan, Oiartzungo Kattin Ttiki elkarteak pauso garrantzitsuak eman ditu herriko memoria historikoa berreskuratzeko. 36ko gerraz geroztik herrian gertatutakoa argitara ateratzeko ezinbestekoa izan da taldeko kideen lana. Orain, belaunaldi berriei modu berezi batean kontatuko diete frankismo garaian haien aitona-amonek bizi izandako errealitatea; transmisioan eta hezkuntzan oraindik ere gabezia ugari daudela ikusirik, egitasmo berritzaile batean aritu dira lanean azken urtean.

Egungo gazteek, oro har, ez dute ezagutzen iragana. Kattin Ttiki elkarteko kide Aiako Harria Gaztelumendiren ahotan, hori izan da lehen ondorioetako bat. Eta, hain zuzen ere, bi egitasmo bateragarri landu dituzte hutsune hori bete asmoz. Alde batetik, belaunaldi berriak iraganera gerturatzeko asmoa dute, eta, helburu hori buruan dutela, datorren ikasturtean lanketa berezia egingo dute Oiartzungo DBHko ikasleekin.

Webgune bat sortuko dute, herriko ikasleek memoriaren mapa osa dezaten. QR kodeen bidez elikatuko dute webgunea, etengabe, ikasturte guztietan, ikasleek landutakoa bertan islatzeko. Elkarteko kideek nabarmendu dute, gainera, edukia formatu ugaritan eskaintzeko aukera izango dela; besteak beste, ikus-entzunezkoak, literatur lanak eta abestiak egongo dira eskura. Dagoeneko aurkeztu dute proiektua Elizalde ikastetxean eta Haurtzaro ikastolan.

Kezkatu egin gara amaitu berri den ikasturtean, gabezia bat baitago; ikasleek ez dakite frankismoan zer gertatu zen.

Bestalde, ezagutza prozesu hori igaro ostean, hausnarketara ere bultzatu nahi dituzte gazteak. Hala, Amaia Serranok iaz EHUko udako ikastaroetan eskainitako klase batzuetan oinarrituta, batxilergoko ikasleei bideratutako unitate didaktiko berezi bat sortu dutela azaldu du Gaztelumendik. Unitatearen ardatz nagusia 1936ko altxamendua dela zehaztu du oiartzuarrak, genero ikuspegia kontuan hartuta betiere. Euskal literatura baliatu dute horretarako; zehazki, Xabier Montoiaren Golgota liburua.

Unitatea, gainera, diziplinartekoa dela azaldu du Gaztelumendik, hainbat irakasgairekin landu daitekeena. “Gazteek egia, justizia eta erreparazioaren gisako kontzeptuen inguruan gogoeta egin dezaten nahi dugu; hori da irakasgai honen helburu nagusia”. Lehenik, garai horretan emakumeek bizi izandakoaz hausnartuko dute gazteek, eta gertatutakoaren gogoeta orokorra egingo dute gero. Kattin Ttiki elkarteko kideak azaldu du lanketa hori ere egina dutela, Oiartzo eta Koldo Mitxelena batxilergoko ikastetxeetan.

Oiartzuarrak azaldu duenez, behar bati tiraka sortu zaie ideia. “Kezkatu egin gara amaitu berri den ikasturtean, gabezia bat baitago; ikasleek ez dute ezagutzen frankismo garaian gertatu zena, eta are gutxiago euren herrian gertatu zena”. Beste kezka bat ere badaukate: “Ez dakigu faxismoaren gorakadaren eraginagatik den, baina oso ohikoa da DBHko ikasgeletan abesti faxistak kantatzea eta keinu faxistak egitea”.

Gaur egun, Gasteizko Koldo Mitxelena ikastetxean batxilergoko irakaslea da Gaztelumendi, eta kezkaz azaldu du errealitate hori ez dela han bakarrik gertatzen; ziurtatu du Lasarte-Oriako eta Irungo zenbait ikastetxetan ere errealitate hori bera daukatela. Gaztetxoek iraganean gertatutakoa ezagutzeko behar horrek ere bultzatu ditu elkarteko kideak datorren ikasturtean lanketa egitera.

Okerreko irudiak apurtzen
Ikastetxeetan ez ezik, etxean ere maiz transmisio lan hori falta izaten dela nabarmendu du Gaztelumendik. “Etxe gutxitan egiten da gertatu zenaren transmisio lana, guraso zein aitona-amonek errealitate hori jaso duten arren, gazteei oso urrun geratzen zaizkielako 1936ko kontuak”.

Proiektua martxan jarri aurretik, oiartzuarrak froga ugari egin du Gasteizko ikasleekin. Bost egunez unitatea lantzen aritu da batxilergoko bigarren mailako ikasleekin, eta emaitzak “primerakoak” izan direla aitortu du. “Ikasleek eta guk geuk askotan benetakoa ez den irudi bat izaten dugu buruan. Hori apurtzen laguntzen du unitateak, eta ikasleak ere konturatzen dira horretaz”.

Gazteek egia, justizia eta erreparazioaren gisako kontzeptuen inguruan gogoeta egitea nahi dugu

Unitate didaktikoa, bereziki, emakumeen inguruan dagoen irudi hori apurtzeko baliagarria izango dela nabarmendu du egileak: “Beti pentsatu izan dugu gerra garaian emakumea gizonen zain egoten zela, baina ez da hala”. Izan ere, Gaztelumendiren hitzetan, emakumeak hainbat lanetan aritu ziren altxamendu garaian. “Espioi izan ziren batzuk, eta armak hartuta Oiartzungo Pikoketan aritu ziren beste asko. Ikasleek eskertu egiten dute itzalean dauden ehunka istorio horiek azaleratzea”.

Elkartetik harago, Gaztelumendik irakasle gisa behar gehiago ikusi ditu azken boladan. Hark bezala, Gasteizko lankideek ere beharrezko ikusi dute memoria historikoaren inguruan sortzen diren unitate didaktiko guztiak gune batean jasotzea, eta horretan ari dira zenbait irakasle. 1936. urtetik aurrerako informazioa igoko dute webgunera; esaterako, Martxoaren 3a edo 1978ko sanferminetako gertaerak.

Zazpi lurraldeetara zabaldu nahi duten proiektu berria irakasle guztien artean hedatzeko eta elikatzeko dei egin du Gaztelumendik. Irakasle guztiei euren hondar alea jartzeko eskatu die oiartzuarrak, hala nahi dutenek iraganean gertatutakoa klik batean jasotzeko aukera izan dezaten.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.