2019/7/9

Madalenetako egitaraua aurkeztu dute

Jai egitarauaren 9.400 ale argitaratu ditu udalak, eta bihar, etzi eta etzidamu banatuko dituzte 10:00etatik 13:00etara udaletxeko arkupetan. Udal eraikinetan eta auzo elkarteetan ere izango dira egitarauak.

barrakak oiartzun musika

Barraken musikako zerrenda zehaztu dute 91 gaztetxok

Xanistebanetan Elizalde Herri Eskolako jolastokian zer entzungo den zehaztu dute. Parte hartzaile gehienak DBHkoak dira, eta neskak.

kattin txiki

Oroimenaren Astea izango da uztaileko azkenaurrekoa

Ezkaba gotorlekuko erakusketa bat eta 1936ko Gerra genero ikuspegi batetik aztertuko duen hitzaldia antolatu ditu Kattin Txikik.

Irina eginez, erribera kate jolasa, eta ibaiko altxorrak Fanderiako Errotan

Udaran eskaintza berezia izango du Fanderiako errotak, eta ingurumena eta kultura uztartzen dituzten ibai inguruko jarduera bereziak eskainiko ditu.

Gamongoaren gaineko hitzaldia eta erakusketa Merkatuzarren

Gamongoaren gainean hitzaldia emango dute bihar 18:00etan proiektuaren egileek Merkatuzarren.

Gabierrotako jaiak

Gabierrotak hartuko du auzoetako jaien lekukoa

Ostiralean hasita igandera arte egitarau zabala prestatu du Gabierrotako jai batzordeak: haur jolasak, lehiaketak, herri bazkaria, musika, danborrada eta zezen suzkoa ere ez dira faltako, besteak beste.

eskuzko pasaka

Osteguneko eskuzko pasakako partidak (2019-07-09)

Txostek antolatutako txapelketako zazpi partida jokatuko dituzte ostegunean. Ohi bezala, 17:00etan hasiko da partida sorta, kontzejupean.

Egun bat lehenago hasiko dituzte jaiak Trintxerpeko jubilatuek

Gazteei aurre hartu diete beteranoek. Karmenak ostiralean hasiko dira ofizialki, jubilatuek baina, haien jai propioak antolatuko dituzte ostegunean.

Gehiago