Egun bat lehenago hasiko dituzte jaiak Trintxerpeko jubilatuek

Gazteei aurre hartu diete beteranoek. Karmenak ostiralean hasiko dira ofizialki, jubilatuek baina, haien jai propioak antolatuko dituzte ostegunean.

Jubilatuen abesbatzak girotuko du arratsaldea ostegunean.

Egun bat lehenago hasiko dira Txintxerpeko jubilatuak karmenak ospatzen. Jaiak ostiralean, hilaren 12an hasiko dira ofizialki, 20:00tan eta hilaren 16an, Karmengo Amaren egunean amaituko dira. Herriko jubilatuek baina haien bidea egingo dute, eta jai egun propioa antolatuz ostegunean.

12:00tan hasiko dira ospakizunak, Jubilatuen Elkartean bandera igotzen dutenean. Sei ordu izango dituzte berotzen hasteko, izan ere, 18:00tan jubilatuen jaien pregoia irakurriko dute, berriz ere, jubilatuen elkartean. Jubilatuen abesbatzak  girotuko du pregoia.

20:00tan eguneko azken ekintza egingo dute. Trintxer Zahar abesbatzak kontzertua eskainiko du Karmengo Amaren elizan.

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.