Ogasunaren aurrean euskaraz aritzeagatik, Ekaitz Bravorentzat saria
Errenta aitorpena euskaraz egitera animatu zituzten Oarsoaldeko lau udalek zergadun guztiak. Horien artean zozketa egin dute.
Paper kontuak euskaraz nahiago iniziatibaren barruan, Oarsoaldeko lau udalek 2018ko errenta aitorpena euskaraz egiteko gonbita luzatu zieten herritarrei. Ogasunaren aurrean euskara erabili zutenek zozketa batean parte hartzeko aukera izan zuten, eskualdeko herri bakoitzeko sari bana eman zelarik. Bada Oarsoaldeko Euskara Batzordeak saridunen berri eman du. Eta Lezoko irabazlea Ekaitz Bravo izan da.
Horrela, Bravok Kaialde jatetxeari esker otordu batez gozatzeko aukera izango du, nahi duenarekin, saria bi pertsonarentzako baita. Ogasunaren aurrean euskaraz aritzeak merezi izan du.