Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

[Kronika] Kontzejupeko krosken artean

Xanistebanetako pala txapelketako partidak jokatzen dituzte astelehen eta astearteetan kontzejupean. Giro polita sortzen da udaletxean, bai palistekin baita esku huskako pilotariekin ere.

xanistebanetako pala txapelketa Astelehen eta astearteetan jokatzen dituzte txapelketako partidak.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/07/12

Uda hasiera honetan, eguraldi onarekin batera —tira, ez beti—, giro polita sortzen da plaza inguruan. Tabernetako terrazak loratu egiten dira, oporretan dauden haurrek plazari bizia ematen diote beren jolasekin… Kontzejupearen bueltan jendea biltzen da baita ere. Zergatia? Han ia arratsaldero jokatzen dituzten pilota partidak. 

Astelehen eta astearteetan xanistebanetako pala txapelketako partidak jokatzen dira, 18:00etatik aurrera (normalean). Pasa den asteartean, partida bakarra jokatu zuten, Olasagasti-Gelbentzu bikotea eta Zubeldia-Eskisabel neurtu zirena. Partida nahiko hotz hasi zen: kantxan, Gelbentzu eta Olasagastik 10 eta 1eko partziala eskuratu zuten; arkuetan, ikusle gutxi hurbildu zen hasieran.

Markagailuan atzetik hasi zen bikotea, baina, pixkanaka hasi zen motorrak pizten, eta magnetismoa izango balute bezala, ikusleak hurbiltzen hasi ziren aleka. Partidaren interesa pizten hasi zen, eta ikusleek gozatu egin zuten han jokatzen ari zirenarekin. Gainera, kontzejupeko pilotalekuak dituen kroska eta zailtasunen apetak thriller puntua ematen diote tanto bakoitzari. Araua argi dago: frontisa jo behar du pilotak eta lurrean punpa egin. Hori bai, kantxaren zabalera errespetatu behar da beti.

Ez da pilotari profesionalen partidetan bezain beste girorik sortzen, baina tanto lehiatuenek sortzen duten zurrumurrua ez zen falta izan. Bukaeran, gainera, ikusleek txalo zaparrada batez saritu zuten irabazle izan zirenen azkeneko sakea. Azkenean, denak pozik, galtzaileak izan ezik: Olasasgasti eta Gelbentzu irabazteagatik (30-19 nagusitu ziren, eta final-laurdenetara pasatu dira), eta publikoa ikusitako partida onagatik. Datorren astelehenean, gehiago. Hobeto zaila izango da.

Girizia, antolakuntzan
Xanistebanetako pala txapelketa Girizia elkarteko pilota sailak antolatzen du. Bertan sartuta dabil Iker Getaria. Aurten 30 bikotek eman dute izena mutilen txapelketan, eta beste seik neskenean. Jende gazteak izena eman duela jakinarazi du, faboritotako batzuek ez dutelako parte hartuko, eta, beldurrak uxatuta, animatu dira. Txapelketa herrian ongi errotuta dagoen seinale da hori.

«Ez da guk egiten dugulako…», ohartarazi du Getariak barre artean, «baina parte hartzen dutenek esaten dute ongi antolatuta dagoela, fundamentuz». Palistak ez dira Oiartzundik eta eskualdetik bakarrik etortzen, badira Andoain, Urnieta edo Aia bezalako udalerrietatik hurbiltzen direnak. Hori bai, kale egin dute hainbatek: «Bi bikotek ezetz esan digute, haurrak dituztelako eta beste hainbat txapelketatan parte hartzen dutelako. Etxean errieta egiten diete… Badira beste bi, urtero etortzen direnak, abuztuan oporrak hartu beharrean, uztailean hartu dituztenak, eta ezingo dute etorri».

Getariak ziurtatu du giro oso polita sortzen dela, eta asteleheneko adibidea jarri du: euria eta haizea egin arren, jende dezente hurbildu zen. Gainera, herriko gazteek jokatzen dutenean, jende gehiago hurbiltzen da udaletxe ingurura. Parte hartu nahi dutenei lotsa kentzen laguntzen diete antolakuntzakoek. Esaten diete gutxienez bi partida jokatuko dituztela, eta zorte ona baldin bada, beste bat gehiago. Horrela, finalera arte. «Hori bai, hemen geldituko den bakarra bikote bat izango da. Gainontzekoek aurre egin beharko diete».

xanistebanetako pala txapelketa

Jende mordoxka biltzen da kontzejupearen bueltan.

Gaineratu du Oiartzungo kontzejupeak baduela xarma berezi bat. Andoaindik datozenek, esaterako, Giriziakoei esaten diete beraiek badutela pilotalekua euren herriko udaletxean, baina ez dela Oiartzungoa bezain egokia. Horrez gain, pasa den astean bizkaitar bat hurbildu omen zen, eta txundituta geratu zen txapelketarekin. Hori bai, Getariak onartu du —hasiera batean behintzat— ez dela batere atsegina kontzejupean palan jolastea. «Egia da lehenengo aldiz probatzen duenak desesperatuta bukatzen duela hainbeste kroska eta abarrekin. Gero, xarma aurkitzen diozunean, izugarri polita izaten da hemen jolastea». Txapelketaren beste balio erantsietako bat da jokalariak eurak direla epaile lanetan aritzen direnak. Bikote guztietako kideek abestu behar dituzte emaitzak, ahozko markagailuak balira bezala.

Finala abuztuaren 4an jokatuko dute. Aurten data aldatu dute, Gazte Egunarekin bat ez egiteko. Lehendabizi Eskola Pilotako finalak jokatuko dituzte, ondoren gizonenak eta, azkenik, neskenak. Bitartean, astelehen eta astearteetan, kontzejupean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.