Uda Oiartzunen pasatuko duten haur sahararrei harrera egingo diete etzi
Oporrak bakean programaren barruan, sahararren errefuxiatu kanpalekuetan bizi diren sei haurri harrera egingo diete igandean.
Sei haur sahararrek uda Oiartzunen pasatuko dute. Etzi —hilak 14, igandea egingo diete harrera, Landetxe plazan. El Watan elkarteko zein udaleko ordezkariak izango dira bertan. Udalaren izenean Olaia Lasa Gizarte-Ongizate zinegotzia izango dela aurreratu du udal erakundeak.
Oporrak bakean egitasmoaren barruan etorriko dira sei haur sahararrak. El Watan elkarteak bilatzen ditu familia boluntarioak, eta udalak ordaintzen du haurren bidaia.
Tindufeko errefuxiatu kanpalekuetatik ateratzea da Oporrak bakean-en helburua. Basamortuko uda gogorretik atera eta uda goxoago bat eskaintzea da egitasmoaren helburua.