Lakuako eta Añorgako txapelketetan nagusitu da esku huskako pilotari oiartzuarra, final bakoitzean bikote banarekin jokatuta.

Asteburu bikaina izan da Ekain Etxeberria esku huskako pilotariarentzat. Bi finaletan txapela janztea lortu du. Lehenengo Gasteizen lortu zuen, ostiralean. Lakua auzoko txapelketa poltsikoratu zuen, Alberdi bikotekide zuela. Nazabal eta Lazkoz izan zituen arerio.
Lortu duen bigarrena, berriz, Donostiako Añorga auzoko txapelketa izan da. Atzo jokatu zuten Evaristo Aiestaran txapelketako finala. Labaka eta Aizpuru 22-18 garaitu zituzten.