Animalia askatzea, Historiaurreko bizimodua ezagutzea, meategien bisita eta beste hainbat jarduera egin dituzte zortzigarren festan.

Giro ederrean ospatu zuten atzo Arditurri Eguna. Zortzigarren aldiz egin zuten meategi izan zirenen inguruko festa, eta 300 bat lagun hurbildu ziren bertaraino. Horietatik, 130 izan ziren barrunbeetan sartu zirenak.
Zaurituta zeuden eta artatu dituzten lau animalia mota askatu zituzten hiru zozo, miru beltza, belatz gorri bat eta triku bat. Animalia horiek beren habitatera bueltatzen lagundu zituzten 60 bat lagunek. Beste 30 aritu ziren mineralen bila.
Ez ziren jarduera bakarrak izan: Historiaurrean bizimodua nolakoa zen probatzeko aukera izan zuten bertara hurbildu zirenek. Horrez gain, taloak egiteko tailerrean parte hartzeko aukera izan zen. Bisitari ia guztiek probatu zuten mokadutxoa.














