Elorsororen iraileko kirol jardueretan izena eman daiteke
Irailean hamar jarduera eskainiko ditu Oiartzungo kiroldegiak. Abuztua bukatu arte edo tokiak bete arte eman daiteke izena.
Elorsoro kiroldegiak jakinarazi du zein den irailerako duen kirol eskaintza. Guztira hamar jarduera eskainiko dituzte, eta horietan izena eman ahal izango da, abuztua bukaerara arte edo tokiak betetzen diren arte.
Honakoak izango dira jarduera horiek: aerobic; aquagym; cycling; eskalada (haurrentzako eta helduentzako); hipopresiboak; kick boxing; multifitness; pilates; tonifikazioa; yoga eta zumba. Irailaren 2tik 27ra arte egin ahal izango dira.
Informazio gehiago behar duenak 943 49 25 52 telefono zenbakira dei dezake.