Mendiburu 14ren xehetasun azterketa onartu dute
Ezohiko batzarrean onartu dute Mendiburu 14 eraikinaren proiektuaren fase hori onartzea. Jendaurrean egon denean ez du alegaziorik jaso.
Oiartzungo Udalbatzak ezohiko plenoa egin zuen atzo. Puntu bakarra zuten mahai gainean, Mendiburu 14 eraikinarekin lotutakoa.
Zehazki, xehetasun azterketa onartu zuten, behin betiko. Jendaurrean egon den epean ez du alegaziorik jaso, eta AESAren aldeko txostena ere jaso du. Horrez gain, gaurko ezohiko udalbatzarrean Jexux Leonet alkateari kontratazio gaietan behin-behineko esleipenak egiteko eskumena onartu zaio.