Xanistebanetako pala txapelketako aste honetako emaitzak (2019-07-17)
Astelehen eta asteartean lau partida jokatu dituzte, nesken txapelketako bi partida eta mutilen final zortzirenetako beste bi.
Astelehen eta asteartean lau partida jokatu dituzte, nesken bi norgehiagoka (biak atzo) eta mutilen final zortzirenetako beste bi (astelehenean bat eta asteartean beste bat). Honakoak izan dira emaitzak:
Astelehena, hilak 15
- Leonet – Juanes / Loidi – Rekalde: 16-30.
Asteartea, hilak 16
- Garazi – Lolo / Leire – Naiara: 16-30.
- Anne – Jone / Esty – Eve: 30-22.
- Bidegain – Ojer / Gexan – Jokin: 30-28.
Bestalde, bihar arratsaldean mutilen final zortzirenetako partidetako bat jokatuko dute, 16:15ean hasita. Bela eta Lizarralde bikotea Loperena eta Izagirreren kontra ariko dira.