Txostek Gipuzkoako errebote finala jokatuko du

Larunbat arratsaldean izango da finala. Iazko finalistak errepikatuko dira, oiartzuarrek Zubieta izango baitute arerio, haien plazan.

txost Txostek gogor aurre egin beharko dio Zubietari [Argazkia: Gipuzkoako Pilota Federazioa].

Datorren larunbatean, hilak 20, Gipuzkoako Errebote Txapelketako finala jokatuko dute. Azken aste hauetan aritu dira hiruko ligaxka jokatzen, eta finalistak zehaztuta daude: Txost eta Zubieta. Iazko finala errepikatuko da, beraz.

Zubietarren plazan jokatuko da finala, 17:00etan hasita. Zubietarrek lau puntu eskuratu dituzte, eta oiartzuarrek, hiru. Behar Zanak bi punturekin geratu da. 2018ko finalean Zubieta 13-2 nagusitu zen, baina dena ikuskizun dago.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.