Mugimendu feministak batzar irekia egingo du gaur
Eraso matxistei nola aurre egin landuko dute gaur arratsaldeko bileran. Kataxulo Gaztetxian elkartuko dira.
![oiartzungo feministen asanblada](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2019/07/mugimendu-feminista.jpg)
Xanistebanak hasteko aste pare bat falta dira, eta, horiei begira, Oiartzungo Feministen Asanbladak batzar irekia egingo du gaur arratsaldean. Kataxulo Gaztetxian elkartuko dira, 19:00etan.
Eraso matxistei nola erantzun izango da landuko duten gaia.
Horrez gain, herriko festak hasiko diren egunean bertan agerraldi feminista egingo dute Done Eztebe plazan. 18:30ean izango da.