Opari berezia ekarri dute Karaeztik

Karaez eta Oiartzunen arteko 25 urteko senidetza ospatzeko harri ederra jarri dute Arizmendi-eneako lorategian.

Arizmendi-eneako lorategian jarri dute harria.

Aurten, 25 urte bete dira Oiartzun eta Karaezen arteko senidetza sinatu zutenetik. Atzo, mende laurdeneko senidetza ospatu zuten udalean, eta gaur berriz, opari berezia jaso dute oiartzuarrek.

Lauburua eta triskela zizelkatuak dituen harria oparitu diete herritarrei; gaur bertan jarri dute Arizmendi-eneako lorategian. Ekitaldian, Jexux Leonet alkateaz gain, Gobernu Taldeko zinegotziak, Christian Troadec Karaezko alkatea, Gari San Jose Oiartzun-Karaez Senidetza Taldeko kidea eta Karaezko senidetza batzordeko kideak izan dira. 

Ekitaldian, Breitainiako ereserkia eskaini du Lartaun abesbatzak. Amaitzeko berriz, Mikel Laboaren Txoria txori abestu dute, bretoieraz. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.