Oiartzungo Irakurketa Taldea laster hasiko da bere martxan
Bederatzi liburu irakurriko dituzte taldean parte hartuko dutenek, guztiak euskaraz. 'Gerrak ez du emakume aurpegirik' liburuarekin hasiko dira.
Urrian zuhaitzetako hostoak mugitzen dira, goitik behera. Ez dira, baina, hilabete honetan mugitzen diren orri bakarrak: Oiartzungo Irakurketa Taldeak ikasturteko lehen orrialdeak irakurriko dituzte, hilaren 22an elkartu eta aztertzeko. Ikasturteko lehen liburua Svetlana Aleksievitxen Gerrak ez du emakume aurpegirik.
Bederatzi saioak Manuel Lekuona bibliotekan izango dira, hilero, astearte batean. Saio guztiak 20:00etan hasiko dira, eta Goiatz Labandibarrek dinamizatuko du.
Hileroko liburu-iruzkinaz gain, saio berezi batzuk egingo ditu Oiartzungo Irakurketa Taldeak. Besteak beste, azaroan, Hitzen Lihoa egitasmoaren bigarren ekitaldiaren barruan, irakurketa jarraitua lehenengo aldiz egingo dute. Abenduan, berriz, Liburu Ezkutua egingo dute. Ikasturte bukaeran, berriz, ohiko bisita eta askaria egiten dute. Klausurarako gonbidatua Karmele Mitxelena idazle oiartzuarra izango da.
Plangintza
- Urriak 22: Gerrak ez du emakume aurpegirik (Svetlana Aleksievitx).
- Azaroak 19: Zergatik panpox? (Arantxa Urretabizkaia).
- Abenduak 17: Aurpegirik gabeko hiltzailea (Henning Mankell).
- Urtarrilak 21: Amek ez dute (Katixa Agirre).
- Otsailak 18: Fakirraren ahotsa (Harkaitz Cano).
- Martxoak 17: Golgota (Xabier Montoia).
- Apirilak 21: Habiak (Maite Gurrutxaga).
- Maiatzak 19: Deklaratzekorik ez (Beñat Sarasola).
- Ekainak 26: Erakusleihoan (Karmele Mitxelena).