Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Artoa, lagun amerikarra

Oiartzun
Ekonomia

Artoa XVI. mendean iritsi zen Euskal Herrira. Hainbat abantaila aurkitu zizkiotenean popularra bihurtu zen, ordura arteko hainbat egoera irauliz.

2019/10/04
Erik Gartzia Erik Gartzia

 

ihurrita

Ihurrita izango da bihar ezagutuko duten errotetako bat.

Maiz lotzen dira artotik eratorritako jakiak Euskal Herriko tradizioarekin, baina, beste askok bezala, hasiera bat izan zuten tradizio horiek ere.

Artoaren kasuan, XVI. mendean iritsi zen Euskal Herrira. Kristobal Kolonek eta haren eskifaiak lehenago ekarri zuten Ameriketatik Europara, baina landare apaingarri moduan soilik.

Ez zen izan, gainera, aurkitu berri zuten lurralde hartatik ekarritako elikagai bakarra: harekin batera iritsi ziren gaur egun hain presente dauden beste hainbat elikagai: tomateak, patatak, indabak…

EHUko Historia irakaslea da Alvaro Aragon, eta aditua da gai horretan. Hain zuzen ere, Europako Ondarearen Jardunaldien barruan, eta Oiartzungo Udaleko Ondarearen Mahaiaren laguntzarekin, Artoa Oiartzunen: bertaratu zenetik orokortu zen arte (XVII-XIX. mendeak) hitzaldia eskainiko du datorren ostegunean, herrian bertan.

Ez da bakarrik egongo, gainera: Alex Roteta Ihurritako errotariak begirada bat eskainiko dio Gipuzkoako erroten ondareari. Ihurritan bertan egingo dute hitzaldia biek, Ugaldetxo auzoan, 19:00etan.

Aragonek azaldu duenez, hotzaldi orokorra hasi zen XVI. mendean, eta galdu egin ziren ordura arte udaberriko zerealak zirenak: «Txarrak ziren uztak, goseteak sortu ziren, izurriak zabaldu ziren… Handik aurrera, badirudi gizakien elikadura kontuan hartuta ereiten hasi zirela. Etekin ona ematen zuela ikusi zuten».

Beste elikagai batzuek baino uzta emankorragoa zuen artoak; gariak halako bost ematen zuen, adibidez. Eta beste abantaila batzuk ere bazituen: esaterako, landare osoa zen probetxugarria. Irina egiteko erabiltzen zuten artaburua, eta abereei jaten emateko gainontzekoa.

Iraultza txiki bat abiarazi zuen horrek: «Abereak mendiaren goialdera eramaten zituzten garai batean, sarobeetara eta. Baina aldatuz joan zen hori, eta batez ere behiak eta txerriak ukuilura eramaten hasi ziren». Goiko larreak libratu zirenez, bertara artaldeak eramaten hasi zirela zehaztu du Aragonek.

«Beharrarengatik edo, kostaldetik mendialderako eta alderantzizko mugimenduak hasi ziren».

EHUko irakaslearen hitzetan, sendotasuna da artoaren beste abantaila bat: «Aldi berean indabak ereitea ahalbidetu zuen horrek, eta uzta bakarrean bi elikagai jasotzea».

Horrez gain, artoak ez zuen garia ordezkatu, sasoi ezberdinekoak direlako bi produktu horiek, eta lugorria utzi beharrean urte osoan landu zitekeelako; jaki gehiago edukitzeko aukerari atea irekitzen zion horrek, noski. «Eta tarteka sortzen ziren izurriei eta gaixotasunei aurre egiteko aukera izan zuten horri esker».

XVI. mendearen hasieran, ehun bat burdinola zeuden Gipuzkoan, eta industria berregituratze bat izan zuten ehun urte geroago: burdinola asko eta asko errota bilakatu ziren, artoa eta garia modu industrialean ustiatzeko. XVIII. mendera arte luzatu zuten erabilera hori.

Hainbat historia liburutan zehaztuta dagoenez, horrelako lanei aurre egiteko, arto ogia izaten zen langileen erregai nagusia. Lope Martinez-Isasti Lezoko historialariak, esaterako, idatzita utzi zuen Hernaniko olagizonek ogi hura jaten zutela, indar handiagoa ematen zielakoan.

Hori bai, Aragonen arabera, ogi hura ez zen gaur egun ezagutzen dugunaren antzekoa. «Badakit ezinezkoa dela gaur egungo ogiaren antzeko zerbait egitea; uste dut %40 garia eta %60 artoa, hori dela proportzioa. Gogortu egiten da horrela, eta flauta baten antzera gelditzen da… Baina ez dakit garai hartan hori ezagutuko zuten».

Historia irakasleak jakinarazi duenez, garai hartan galletak eramaten zituzten itsasora joaten zirenek —eta, funtsean, galleta mota bat da taloa—. «Galleta horiek batzuetan gariz egindakoak izaten zirela aipatu izan da, baina baita artozkoak ere. Hurbilen zutena eramaten zuten».

Denboraren poderioz, nagusituz joan zen artoaren ekoizpena, eta Gipuzkoan gari gehiena inportatu egiten zutela azaldu du Aragonek: Gaztelatik (Espainia), itsasotik barrena bestela… «Bertako artoaren uztarekin asetzen saiatzen ziren normalean, eta, behar izanez gero bakarrik ekartzen zuten kanpotik».

Aro Modernoko Euskal Herria —eta Gipuzkoa— astindu zuen Ameriketatik iritsi zen elikagai hark. Iraultza isila izan zen, pixkanaka egindakoa: «Hori bai, badakigu XVII. menderako nagusitzen hasi zela artoa, eta XVIII. menderako ia Euskal Herri osoan artoak gaina hartu ziola gariari. Parekatu egin zen kasu batzuetan, baina artoa nagusitu egin zen beste askotan».

Bihar, ibilaldia errotetara

Asteazkeneko hitzaldia ez da izango Oiartzungo ondarea ezagutarazteko ekitaldi bakarra. Hiru errota ezagutuko dituzte bihar bertan, 10:00etan Errenteria-Oreretako Fanderiako errotatik abiatuta. Fanderiakoa izango da lehenengo bisita, eta Arraskue eta Ihurrita errotak ere bertatik bertara ikusiko dituzte, Oiartzunen. Garai batean hogei zeuden herrian, eta bi bakarrik gelditzen dira gaur egun.

Ihurritako urtegia ere ezagutuko dute. «XVIII. mendekoa da», zehaztu du Aragonek. «Egurrezko oinarria dauka, eta harria dauka inguruan. Arrainei bidea egin nahi diete orain, eta moldatu egin nahi dute. Errotakoek, berriz, ahal bezainbeste mantendu nahi dute». Ondarearen dibulgazioa, errotaren harria bezala, gelditzen ez den errealitate bat baita.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.