Neguko landareei buruzko ikastaroa eskainiko dute, opariekin

Hilaren 8an Baratze Parkean elkartuko dira, hurbiltzen den edonorentzako. Barazki berezien plantela oparituko dute, eta Furgobaratza zerbitzua eskaini.

ikastaroa baratze parkea errenteriaDatorren asteartean, hilak 8, Arramendiko Baratze Parkean tailer bat eskainiko dute. Doakoa izango da, eta lursailen erabiltzaile direnak zein ez hurbil daitezke bertara.

Jakinarazi dutenez, neguko barazkiei buruzko tailerra egingo dute, eta barazki berezien plantela oparituko diete baratze parkera igotzen diren guztiei.

Horrez gain, iragarri dute Furgobaratza zerbitzua ere egongo dela (aholkularitza baratzeko gaietan, plantel eta hazi ekologikoak…). 18:00etatik 20:00etara izango dira bertan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.