[Galeria] Elkartasunaren hegal azpian
Juneren Hegoak elkartea bere festa egun handia ospatzen ari da gaur. Haurrei zuzendutako ekitaldiak egiten ari dira.
Elkartasunez bete da Agirre Lehendakariaren plaza. Juneren Hegoak Eguna ospatzen ari dira, eta bertan egiten ari dira urteroko festa handia. Elkarteak haurrak ditu erdigunetzat, eta haientzako izan dira antolatu dituzten ekitaldiak: Jolasak, ipuin-kontalariak, material saltzea…
Arratsaldean ekitaldi gehiago egongo dira plaza berean. 16:00etan lasterketa egingo dute, eta 17:30ean Disney ikuskizuna hasiko da. Ordubete geroago, Iban Gartziak musika pintxatuko du, Leire Urkijo dantzariarekin batera.