Datorren asteartean egingo dute urriko odol ematea
Hilaren 15eko arratsaldean egingo dute odol ematea, eta bi orduz emateko aukera egongo da. Abuztuan 43 boluntario izan ziren.
Datorren asteartean —hilak 15— Oiartzungo odol emaileek bi hilabetean behin egiten duten saioa egingo dute. Ohi bezala, anbulatorioan izango da, eta ordutegia bera ere mantenduko dute: 18:00etatik 20:00etara —edo bukatu arte— izango dira bertan. Beti bezala, odol emaile berriak eskatu dituzte, behar handia delako eta mundu guztiak noizbait odola beharko duelako.
Aurreko saioa abuztu erdialdean egin zuten, oporretako garaian. Orduan 43 emaile hurbildu ziren anbulatoriora, horietatik bost izan ziren lehen aldiz joan zirenak. Honakoak izan dira, odol taldeetan sailkatuta:
- O+: 19.
- O-: 11.
- A+: 10.
- A-: 0.
- B+: 1.
- B-: 1.
- AB+: 1.