Altsasuko gazteen kontrako epaia salatuko dute
Elkarretaratzea egingo dute gaur arratsaldean Done Eztebe plazan, Espainiako Auzitegi Gorenak eman duen sententzia arbuiatzeko.
Espainiako Auzitegi Gorenak Altsasuko gazteen auziko epaia jakinarazi zuen atzo. Epai horrek 79 urteko espetxe zigorretik 51 urtera jaitsi du; egun espetxean diren zazpi gazteei hiru urte eta bi hilabete, eta bederatzi urte eta sei hilabete arteko zigorrak ezarri dizkie. Akusatuen defentsaren arabera, neurrigabekoa da epaia.
Gehiegikeriak jarraitzen duela iritzita, mobilizazioa antolatu dute gaur arratsalderako. Done Eztebe plazan elkarretaratzea egingo dute, 19:00etan.
Ernai eta Sortuk bat egin dute deialdiarekin. Ezker abertzaleko bi antolakundeen arabera, “muntaia mediatiko, politiko, judizial eta polizialak” jarraitzen du eta absoluzioa agertzen dena da beraiek eskatzen duten epaia.