Ibarre ingurua oinezkoentzako atseginagoa izateko obrak hasi dira
Oinezkoentzako pasabide seguruak eraikitzeko eta semaforoak jartzeko lanak hasi dituzte. Udalak 124.000 euro inbertituko ditu hobetzean.
GI-3631 errepidean, Ibarren, semaforoak jartzeko eta oinezkoentzako pasabide seguruak eraikitzeko lanak hasi ziren atzo goizean.
Bi helburu dituzte lanek. Alde batetik, ibilgailuen abiadura mantsoaraztea. Bestetik, oinezkoentzako segurtasuna bermatzea. Mugikortasuna hobetzeko lanekin batera, Ibarreko ur-hoditeria ere berrituko dute.
Oiartzungo Udalak azaldu duenez, 124.060,21 euro inbertituko dituzte lan horietan. Dena ongi bidean, zortzi astetan bukatuko dituzte lanak.
Auzotarren eskaera
Ibarreko auzotarrek egindako eskaera da euren auzogunearen mugikortasuna eta segurtasuna hobetzea.
GI-3631 errepidea Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumenekoa da, eta udalak semaforoak jartzeko lur pribatuak eskuratu dute. Udalak eta aldundiak lankidetza akordioa egin zuten, eta Oiartzungo erakundeak hartu du bere gain proiektua.