Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Joanes Larretxeak hamar urte bete ditu espetxean; dinamika iragarri dute

Oiartzungo Sare Herritarrak dinamika bat abiaraziko du, "salbuespenezko legedia" bertan behera utzi eta Larretxearen Euskal Herriratzea eskatzeko.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/10/10
joanes larretxea

Joanes Larretxearen aldeko murala, Oiartzunen.

Joanes Larretxea atxilotu eta espetxean sartu zuenetik hamar urte bete dira gaur, Oiartzungo Sare Herritarrak gogorarazi duenez. Bitarte horretan hiru espetxetan izan da preso: bost urte Fleuryn (Frantzian), Oiartzundik 796 kilometrora; bi hilabete Soto del Realen (Espainia), 425 kilometrora; eta gainontzekoa Herrera de la Manchan, 643 kilometrora.

Sare Herritarrak salatu duenez, hamar urte bete arren, oraindik salbuespenezko legedia pairatzen du Larretxeak. Salbuespenezko legedia definitu dute: “Lehenengo graduan dago, eta bere sorterritik ehunka kilometrotara urrunduta dago”.

Jakinarazi dutenez, presoak behin baino gehiagotan egin du Euskal Herriko espetxe batera hurbiltzeko eskaera, eta behin baino gehiagotan eskatu duela lehen gradutik bigarrenera pasatzea.

“Argi dago”, gaineratu du Sare Herritarrak, “Espainiako espetxe legedia aplikatuz gero, Joanesek baldintza guztiak betetzen dituela bi eskari horiek onar ditzaten. Gainera, egoera horretan dago espainiar espetxeetan dauden preso sozialen %98-a”.

Salatu dute hamar urte hauetan hainbat oztopo eta traba jasan dituztela senide eta lagunek, eta hala nola arintzen saiatu direla: “Hamar urte luze ehundaka kilometro eginez, hamar urte luze errepide istripu bat izateko arriskuan, hamar urte luze milaka euroko zama arintzen, hamar urte luze etxean falta den aitaren hutsunea betetzen, 10 urte luze zauriak ixten…”.

Dinamika

Oiartzungo Sare Herritarrak uste du korapiloak askatzeko momentua dela, eta bidea elkarrekin urratzekoa. “Oraindik irekita dauden zauriak itxi eta elkarbizitzan oinarrituko den bake justu bat elkarrekin eraikitzen hasteko unea da”.

Horregatik, datozen hilabeteetan kalera aterako direla iragarri dute, eskaera argi batekin: “Salbuespenezko legedia bertan behera utz dezatela aldarrikatu eta Joanesen berehalako Euskal Herriratzea galdegingo dugu; urrunketarik ez, salbuespen legediari ez!”.

Oiartzungo eragileekin bilerak egingo dituztela jakinarazi dute, adostasun zabalak lortzeko bidean. “Guztion arten lortuko dugu. Egin dezagun elkarrekin bidea. Elkarbizitza eta bakea”.

Erlazionatutako edukiaHerriko presoen urruntzea salatu du Oiartzungo udalbatzak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.