Injustiziaren kontra bildu dira
Altsasuko gazteen epai berriaren harira, elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean Errenteria-Oreretako Herriko Plazan.
Hamarnaka lagun bildu ziren atzo arratsaldean Errenteria-Oreretako Herriko Plazan, Espainiako Auzitegi Gorenak erabaki duelako Altsasuko gazteen zigorrak murriztu bai, baina haiek espetxean jarraitzea. Erabaki hori ere injustizia dela erabakita, hamarnaka herritar bildu ziren elkarretaratzean: gazteei babesa emateko, epaia salatzeko, eta aldi berean gazteen gurasoei eta Altsasuri oro har sostengua adierazteko.
Gazteen gurasoek mobilizazio berria iragarri dute hilaren 26rako, Iruñean.