17 urteko oiartzuarra maratoi mailan arituko da, hilaren 17an. Helburu garbirik gabe joango da, ahal den paper onena egitera, eta disfrutatzera.
Legealdiaren lehen 100 egunak igarota udal gobernuak ezer gutxi egin duela dio Pasaiako EH Bilduk. Herriak dituen erronkei aurre egitea eskatu dute.
Pasaiako Udal Gobernuak komunikatu baten bidez salatu egin du, Pasaiako EH Bilduk Portuko Mahai Teknikoaren harira egindako adierazpenak, gezurretan ari direlakoan.
83 urte bete dira frankistek Etxetxo baserriko familia erail zutela; haien omenez monolitoa inauguratuko dute Mattejoane eta Miura baserrien artean.
ELA sindikatuak antolatuta, 'Gipuzkoan Zehar" iniziatibaren barruko ibilaldia 11:00tan abiatuko da, Sanmarkosenetik. 115 egun baino gehiago eman dituzte greban langileek.
Futbol egokitu eskola sortu dute Mindarak eta Oiartzun Kirol Elkarteak, oinez ibiltzeko gai diren gaztetxo elbarrientzat. Futbola normaltasunez bizitzeko baliabideak eman nahi dizkiete.
KiVa Eguna ospatu zuten irailaren 30ean, bullyingaren kontra. Orduan errodatu zuten ikasleak protagonista dituen bideoa.
Gaur arratsaldean Miren Tabernak Ostikoren bisita jasoko du Elorsoron. Gipuzkoako Kopako kanporaketaren mendekua hartu nahi dute oreretarrek.
Atzo aurkeztu zuen Atzegik 'Bizi nire errealitate intelektuala eta mugak hautsi' kanpaina Trintxerpen, dibertsitate funtzionala duten pertsonen egunerokoa ulertarazteko.
'Golden Apple Xey' ikuskizunean EMKEren banda eta Golden Apple Quartet ahots taldea elkartuko dira, Los Xey taldea omentzeko.
Asteburu honetan jokatuko dute bederatzigarren Europako Llargues Txapelketa. Euskal Herrian klubik ez denez, selekzioa joan daiteke.
Pasaiako kirol talde gehienek dituzte partidak asteburuan. Nabarmentzekoa, areto futbolean, Antxo AFk Gasteizko Aurreraren bisita jasoko duela bihar.