Lipduba egin dute Haurtzaron, bizikidetzaren alde
KiVa Eguna ospatu zuten irailaren 30ean, bullyingaren kontra. Orduan errodatu zuten ikasleak protagonista dituen bideoa.
Irailaren 30ean KiVa Eguna ospatu zuten Haurtzaro Ikastolan. Horren harira, lipdub bat egin zuten ikastolako ikasleekin. Protagonistak haurrak dira, eta abestia ikastolako irakasle den Xabi Solanok konposatu du.
Bizikidetzaren alde eta bullyingaren kontra egiteko KiVa programan sartuta daude hainbat ikastola, tartean Haurtzaro.