[Galeria] Jon Urtizberea eta Veronica Richard, lehenak Urkabe igotzen
27 lasterkarik egin diote aurre laugarren Urkabeko Igoerari. HITZAk irudi sorta bildu du Learreko maldan.
Jon Urtizberea eta Veronica Richard izan dira Urkabeko kanpaia astintzen lehenak, haiek irabazi dute Intxixu Trailek antolatutako laugarren Urkabeko Igoera. Orotara, 27 lasterkarik hartu dute parte.
Garagardo Azokaren barruko lasterketa klasikoak jendetza bildu du aurten ere Done Eztebe plaza eta Learreko maldan. Bidegorritik ekin diote lasterkariek, Makutso bidea hartzeko. Pixkanaka (batzuek ziztu bizian) aldapan gora egin dute, Urkabeko gurutzera iritsi eta kanpaia astindu arte. 1.600 metroko ibilbidea zeharkatu dute korrikalariek, 190 metroko desnibelarekin.
Lehen hiru sailkatuez gain, lehen bi oiartzuar azkarrenek ere saria jaso dute. Aritz Leonet (9 minutu eta 2 segundoan) eta Intza Del Teso (13 minutu eta 27 segundoan) izan dira herriko azkarrenak gaur.
Hona, gaurko lehen sailkatuak:
Gizonezkoak:
- Jon Urtizberea (8:28,99)
- Jokin Arretxe (8:48,4)
- Hodei Lujanbio (8:54,27)
Emakumezkoak:
- Veronica Richard (12:40,55)
- Uxue Polo (13:26,90)
- Intza del Teso (13:27,84)
Ikusi Learreko maldan HITZAk bildu dituen irudiak: