Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Demokraziaren kontrako eraso larria salatu dute

Elkarretaratze zaratatsua egin dute Oiartzunen, zigortuei babesa adierazteko. Erreferendumaren bidean, beldurtu gabe, jarraituko du Gure Eskuk.

oiartzun katalunia Hamarnaka lagun elkartu dira.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/10/14

Mobilizatzera deitu du Gure Eskuk, eta oiartzuar dezentek bat egin du deialdi horrekin. Gaur arratsean oiartzuarren haserrea entzun da. Espainiako Auzitegi Gorena demokraziaren eraso larri bezala definitu du Gure Eskuk. Esan dutenez, bidegabeki zigortu dituzte buruzagi independentistak.

“Epaia ez ezik”, esan du Gure Eskuk, “prozesu judiziala bera ere ez da justua izan; arbitrariotasunez beteta izan da, funtsik gabeko akusazioetan oinarritu da”. Desio zuten epai bakarra absoluzioarena zela berretsi dute, eta epaiak berretsi duela eurek behin eta berriro errepikatu dutena: larrialdi demokratikoa bizi dela.

“Kriminalizatzeari atea”

Gaur ezagutarazi duten epaiak kriminalizatzeari ate bat ireki diola uste du erabakitzeko eskubidearen aldeko kolektiboak. “Manifestazio eskubidea, adierazpen askatasuna, protestarako eskubidea, bozkatzeko eskubidea edota autodeterminazio eskubidea. Kriminalizazio hau erabat onartezina, da. Oinarrizko eskubideak erabiltzea ezin da delitua izan demokrazian. Alderantziz, botere publikoen ardura da haien erabilera bermatzea”, esan dute.

Erreferendumen izaera demokratikoa defendatu dute, eta Euskal Herrian legeztatuta eta erabiltzeko nahia adierazi dute. Ez kapritxoz: “Etorkizuna erreferendum bidez erabakitzearen aldeko herri ekimen bat lantzen ari gara hainbat eragile, erabakiaren bidea ireki nahi dugulako”. Hori lortzeko bidean ez dutela atzera egingo ziurtatu dute.

oiartzun kataluniaGaurko bezalako epaiekin, Altsasuko gazteenarekin edo 155. artikulua ezartzearekin mehatxupean beldurrik nahi dituztela. “Oker daude. Gure etorkizunaren jabe izan nahi dugu, zilegi delako, eskubide demokratiko bat delako. Ez izan zalantzarik, bidea irekiko diogu erabakitzeko eskubideari”.

Larunbatean, Donostiara

Gure Eskuk adierazi duenez, errepresioaren kontra elkartu dira gaur, eta oinarrizko eskubideen alde. Elkarrizketa eta irtenbide politikoa eskatu dituzte, eta mobilizatzen jarraituko dutela iragarri dute.

Datorren larunbaterako jarri dute hurrengo zita. Donostian manifestazioa egingo dute, Antiguotik hasita, auziko presoen alde eta herrien oinarrizko eskubideen alde.

Azkenik, elkartasunik beroena adierazi diete erreferendumaren gaineko epaiketaren ondorioak pairatu dituztenei, baita haien senideei ere. Altsasuko gazteak eta haien ingurukoak ez dituzte ahaztu.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.