Buruzagi preso katalanei babesa adieraziko diete lau barrutietan
'Erreferenduma ez da delitua' lelopean elkarretaratzeak antolatuko ditu Gure Esku Dagok Pasaiako lau barrutietan.
Pasaiako lau barrutietan elkarretaratzeak egingo dituzte gaur arratsaldean, preso politiko katalanei elkartasuna adierazteko. 2017ko urriaren 1eko erreferendumagatik epaitu dituzten bederatzi buruzagi independentistek 9 eta 15 urte urte bitarteko zigorrak jaso dituzte. Hala ezarri du Espainiar Auzitegi Gorenaren epaiak.
Gure Eskuk elkarretaratzeak egingo ditu gaur Pasaiako lau barrutietan, Demokrazia ez da delitua lelopean.
- Antxo: 19:00etan Gure Zumardian.
- Donibane: 20:00etan Santiago plazan.
- San Pedro: 19:00etan frontoian.
- Trintxerpe: 19:00etan Gernika plazan.