Iturrioztar talde batek auzoa txukundu du, auzolanean
Dozena bat auzotar Soroa, Torre ingurua eta Bide Zaharra inguruak garbitzen aritu dira. Hiru orduko saioa eginda, hondakinak garbigunera eraman dituzte.
Pasa den igande goizean dozena bat iturrioztarrek osatutako kuadrilla bat elkartu zen, auzoko hainbat txoko auzolanean garbitzeko.
09:30ean eskularruak jantzi eta tresnak hartu, eta auzoko hainbat txoko garbitzen hasi ziren: Soroa, Torre ingurua, Bide Zaharra… Hiru orduko saioa eginda, hondakin guztiak bildu eta Garbigunera eraman zituzten.
Igandeko auzolana, baina, hasiera besterik ez dela iragarri dute. Hurrengo saioan Garañoko iturriraino iritsi nahi dutela jakinarazi dute.