Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Auzo batzarren balorazio positiboa egin du Oiartzungo Udalak

Bizilagunen eta udal ordezkarien arteko iritzi trukaketan gehien atera den gaia bizikidetza arauak ez errespetatzearena izan da.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/10/17
oiartzun auzo batzarrak balorazioa

124 herritarrek hartu dute parte auzo batzarretan.

Hilabete hasieran egin zituzten, Oiartzungo Udalak deituta, Oiartzungo auzo batzarrak. Bi aste pasatuta, balorazioa egin du erakundeak, eta positiboa dela jakinarazi du udal gobernu taldeak. Euren esanetan, bertan parte hartu duten herritarrek ere sentsazio horrekin daude.

Auzo batzar horiek ahalduntzeko prozesu direla uste du Oiartzungo udal gobernuak: “Auzoetan komunitatea sortzeko balio dute; iritzi desberdinak trukatzen dira eta herritarrek gaien inguruan duten ikuspuntuaren neurria hartzeko balio izaten dute. Auzoetan jasotzen ditugun ekarpenak oso kontuan hartzen ditu udalak”.

Tokian tokiko kontuez gain, herri osoko gaiak jorratu dituzte, eta datorren urteko aurrekontuaren proposamena aurkeztu die udalak. Udalak esan duenez, gardentasuna eskertu diete auzokideek.

Bizikidetza, kezka

Auzo bakoitzaren berezitasunez gain, gehien errepikatu diren bizikidetzari lotutakoak izan direla jakinarazi dute: bilgailuen abiadura handia; txakurrak solte eramatea eta hauen kakak ez jasotzea; hondakinak gaizki sailkatzea edo ateratzeko ordutegia ez errespetatzea…

Auzo batzarretan parte hartu duten herritarrek udalari eskatu diote neurriak hartzeko eta isunak jartzeko.

Gai orokorrei buruzko iritziak eta ekarpenak ere jaso ditu udalak. Mendiburu 14ko eremuari eta kultur aretoari dagozkionak; etxebizitza politika; bidegorria…

124 lagun

Zortzi auzo batzarretan parte hartu duten oiartzuarrak 124 izan dira. Aurreko urteetako kopuru berdintsua da, eta parte hartzeak gora egin du Altzibar, Ergoien eta Ugaldetxo auzoetan.

Parte hartzaileen adinari dagokionez, gehien-gehienak 30 urtetik gorakoak izan dira (%87,9). Emakume eta gizonen parte hartze maila berbera izan da.

oiartzun auzo batzarrak balorazioa

Udal ordezkariek eman dituzte azalpenak.

Udalak azaldu duenez, auzo batzar horietan zuzeneko harremana sortzen da herritarren eta udal ordezkarien artean: iritziak trukatu eta zuzenean informatzeko aukeraz gain, ondoren harremana mantentzen da e-posta bidez, auzoari buruzko informazioa emateko ere bai.

Agintaldiko lehenengo udal batzarren aktak eta erakutsitako informazioa ikusi nahi duenak, udalaren webgunean ditu ikusgai.

Gazteak, azaroaren 18an

Aurrekoetan bezala, gazteekin elkartuko da Oiartzungo Udala. Beraien errealitatea ezagutu nahi du, eta ekarpenak jaso. Auzoetan bezalatsu, proiektuak eta aurrekontu proposamena aurkeztuko diete, labur.

Gazteria Sailaren ekintzen 2019ko ekintzen proposamen zehatza aurkeztu eta 2020an aurrekontuan egin beharrekoa onartzea. Gazteek erabakiko dute zertara bideratu 5.000 euro.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.