Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Alaia Martin, Gipuzkoako txapelketako finalerdietara

Azpeitiko saioan laugarren izan da bertsolari oiartzuarra. Bost ariketa egin zituzten, eta horietako bitan puntuazio altuena lortu zuen.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/10/28
alaia martin gipuzkoa

Alaia Martin hurrengo fasean egongo da.

Alaia Martin Etxebeste bertsolari oiartzuarra Gipuzkoako Bertsolaritza Txapelketako final laurdenetarako sailkatu da. Atzo jokatu zuten, Azpeitiko Soreasu antzokian, fase horretako laugarren saioa. Sarrera guztiak salduta zeuden, aspalditik.

Bertsolari bakoitzak bost ariketa egin behar izan zituen, hasiera eta bukaerako agurrez gain, eta Martinek lortutako puntuazioa gorabeheratsua izan zen.

Zortziko handian puntu gehien lortu zuen bertsolaria izan zen oiartzuarra —alde handiarekin—, baita kartzelako gaian ere. Zortziko txikian puntuazio pattala eskuratu zuen, sei puntuko motzean hobea eta hamarreko handian saioko irabazleak bakarrik gainditu zuen —Oihana Iguaran Barandiaranek—.

Azkeneko sailkapenean laugarren gelditu zen oiartzuarra. Puntuazioko aldea, baina, nahiko txikia izan zen, lehenengo lauak —Iguaran, Iñigo Mantzizidor, Nerea Elustondo eta Martin— hamar puntuko tartean pilatu baitziren.

Atzoko emaitzarekin, finalerdietarako sailkatuta dago Martin. Saio bakoitzeko lehenengoak —atzokoa laugarrena zen— eta beste hamahiru bertsolari sailkatuko dira. Oiartzuarra seguru da, final laurdenetako saio bakarra geratzen baita, eta kanpoan geratzeko langa oso urruti du (zazpigarren da sailkapen orokorrean).

Lizarralde, Azkoitian

Fase honetako azkeneko saioan arituko da Ander Lizarralde, txapelketan parte hartzen ari den beste oiartzuarra. Azkoitiko Baztartxo antzokian egin beharko ditu lanak, datorren larunbatean, 17:00etan hasita.

Lizarraldek hemezortzi onenen artean egon nahi du. Honako bertsolariekin arituko da: Ane Labaka, Ane Zuazubiskar, Maialen Akizu, Mikel Artola eta Beñat Gaztelumendi egungo txapeldunarekin.

Sailkapenak nola gelditzen diren ikusita, oiartzuarrek etxean joka dezakete finalerdia. Hiru saioetako bat Elorsoro kiroldegian jokatuko dute, azaroaren 24an. Sarrerak esteka honetan klik eginda eros daitezke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.