Hurrengo asteburuan txupa beltza jantzi beharko da Oiartzunen
Oiartzuarrock jaialdiaren hirugarren ekitaldia egingo dute azaroaren 9an. Herriko tabernetan zazpi taldek joko dute, egun osoan zehar.
Gaurkoa Gau Beltza baldin bada, hurrengo asteburukoa larunbat beltza izango da. Izan ere, titularrean idatzitako topikoarekin jarraituz, rock eguna izango da azaroaren 9a, Oihartzun Guk eta Ugaldetxoko Eskolek antolatuta.
Oiartzuarrock musika festibalaren hirugarren ekitaldia izango da datorrena (laugarrena, Demoarsorekin elkarlanean antolatutakoa kontuan hartuz gero). Guztira zazpi taldek hartuko dute parte rock jaialdian, plaza eta inguruko tabernetan, eta bazkaria ere antolatu dute. Honakoa izango da egitaraua:
- 12:00etan: Beira, Landetxe plazan.
- 14:00etan: Bazkaria, Landetxe plazan. Sarrerak Sorgin, Makubi eta Kastro tabernetan daude salgai, bost euroan.
- 16:00etan: Bi Bemol, Tolaitan.
- 17:00etan: Mil demonios, Sorginen.
- 18:00etan: Txilly, Kastron.
- 19:00etan: Sindrome Norte, Kabitxon.
- 20:00etan: Txiltxoko, Makubin.
- 21:00etan: Ex-Pañolak, Miren tabernan.