Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
HirigintzaUdala

Urtea bukatu baino lehen hasiko dira Mendiburu 14 eraikitzen

Eraikuntza Artapena SL enpresak eraikiko dute erabilera anitzeko eraikina, plenoak hala esleituta. Bost milioi eta erdi euro pasatxoko kostua izango du.

oiartzun plenoa 2019 urria Kontratazio Mahaiaren erabakia berretsi dute zinegotziek.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/10/31

Oiartzungo Udalbatza atzo bildu zen, urriari dagokion plenoa egiteko. Hamalau puntuko gai zerrenda izan zuten mahai gainean, eta horietan esanguratsuena izan zen Mendiburu kaleko 14 zenbakiko eraikinari dagokiona.

Euskalgintzako eragileen aterpe izango da, baita Gazte Izanak jubilatuen elkartearena ere. Gainera, kultura aretoa joango da bertan. Plenoak —aho batez— atzo esleitu zuen eraikin zaharra eraitsi eta berria eraikitzeko kontratua.

Sei hautagai zeuden, eta Oiartzungo Udalaren Kontratazio Mahaiak ebatzi du Eraikuntza Artapena SL enpresa izango dela esleipena jasoko duena. Plenoaren erabakiari errekurtsorik ez baldin bazaio jartzen, Erakuntza Artapena SL enpresak 25 hilabete izango ditu —asko jota— eraikin berria egiteko.

Obrek 5.536.000 euro pasatxoko kostua izango dute. Jexux Leonet alkateak botazioaren ondoren hartu zuen hitza, eta azaldu zuen udalaren helburua zela obrak 2019 honetan bertan hastea.

Gazte Izanak, lekualdatuta

oiartzun plenoa 2019 urria

Euskal Herria plaza izango da Gazte Izanak-en behin-behineko ingurunea.

Atzoko udalbatzarreko erabakiarekin zerikusia (zuzenean ez bada ere) duen lekualdatze bat egon da. Gazte Izanak jubilatuen elkarteak aterpe berria bilatu behar du, Mendiburu 14ko obrek irauten duten bitarte horretarako.

Euskal Herria plazako 8 zenbakiko beheko solairuko lokalean hartuko dute ostatu, behin behinean bada ere. Egoitza berria eraikitzen dietenean, lehenengo solairuan izango dute txoko berria.

Saltoki

Plenora itzulita, zerrendako beste puntu batean Saltoki SL-ren auzia izan zuten hizpide. 2010-2014 epeko zerga ikuskaritzari helegitea jarri zion enpresak, eta auzitegiek onartu. Udalak kasazio-errekurtsoa jarri zion, baina Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Auzitegi Gorenak ez du onartu. Beraz, udalak Saltokiren zerga ordainagiri zaharrak deuseztatu eta berriak egin beharko ditu. Zinegotzi guztiek aldeko botoa eman zuten.

Hainbat eragilerekin dituzten hitzarmenak izan zituzten hizpide. Adibidez, Oarsoaldea Garapen Agentziari bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan egin beharreko ordainketak onartu zituzten.

Eskualdeko eragilearenaz gain, herriko bi talderekin lotura berritu zuten. Hala, Killirikupe emakumeen taldeak 5.000 euro jasoko ditu, emakumeen ahalduntzean sakontzeko. Helduen Tailerretakoek (Helta) 20.000 euro jasoko dituzte, helduen formakuntzan jarrai dezaten.

Taxi tarifak eta bidegorria

Urtero bezala, Oarsoaldeko taxilarien tarifak egokitu behar dituzte lau udalerrietako Udalbatzek. Eskualdeko tarifak Gipuzkoakoak baino garestiagoak direnez, harmonizazioa bilatuko dute tarifetan, eta ez dira hainbeste igoko.

Bestalde, azkeneko puntuan, Janire Mitxelena EAJko zinegotziak herritarren kexa bat helarazi zuen: bidegorriaren hainbat zatitan ez dagoela argiztapenik. Leonetek esan zion bide egokiena Hirigintza Sailera joatea dela, matxura txiki bat baldin bada segituan konpontzeko, eta zerbait larriagoa balitz, aztertzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.