2019/10

Aniztasunaren neurrira josten

Errenterian abiatu duen proiektuarekin, kultur komunitate ezberdinak harremanetan jarri nahi ditu Emausek; elkarren ondoan bizi arren, ez baitute elkar ezagutzen.

Bai Euskarari Saria jaso du ABB Niessenek

ABB Niessen enpresarekin batera, Deustuko Bordatxo jatetxea eta AEKko Koordinatzaile Nagusia izan den Mertxe Mujika ere saritu ditu Bai Euskarari elkarteak. 

Mendiko zinemako lan onenak, kulturgunean

Bilbao Mendi Jaialdiko lan onenak Errenteria-Oreretan izango dira azaroaren 7an eta 8an.

Zigor Garrok azken agurra eman dio amari senide eta lagunek babestuta.

Zigor Garro baldintzapean aske utziko duten, azaroaren 21ean jakingo da

Zigor garro euskal presoa baldintzapean aske utziko duen erabakitzeko auzi saioa atzo egin zuen Parisko Dei Auzitegiak.

Elkartasuna eta sentsibilizazioa, indarkeria matxistari aurre egiteko

Elkarrekin biolentziei aurre eginez tailer praktikoa antolatu dute elkarlanean Sorburu Kooperatiba  Feministak eta Haziak egitasmoak.

1.328 ikasle, kirol legez

Oarsoaldeko lau udalerrietan, 8-12 urte arteko 2.714 ikasle dira guztira, eta horien artetik 1.328 ikaslek egiten dute Eskola Kirola, ikasleen %48,93k. Nesken parte hartzea, poliki bada ere, gorantz.

Pasaiako Udalak harrera egin die 'Sheroes' proiektuko kideei

Haien borroka eta bizipoza eredugarritzat dutelako, aitortza egin die udalak Donibaneko Kulturgunean. Arratsaldean sukaldaritza tailer batean parte hartuko dute.

Pikoketan fusilatutakoak gogoratuko dituzte igandean

Urtero bezala, 1936ko abuztuaren 11an fusilatutako milizianoei omenaldi berezia egingo diete Pikoketan.

Lokal batean lapurretan ari ziren hiru gizon atxilotu dituzte goizaldean

19 eta 20 urte artekoak dira hiru atxilotuak, eta indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu dituzte goizaldeko lehenengo orduan.

Pasaian dira heroiak

Anshu eta Shabnam 'Sheroes' proiektuko kideak urriaren 29ra arte izango dira Euskal Herrian haien historia eta ekintzailetzaren berri emateko.

Tren Berdea, martxan azaroaren 1ean

Tren Berdea Pagoaldetik aterako da Arditurri aldera, 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan. Aldez aurretik erreserba egitea komeni da.

Zapo eta poza, biak bat

Ion Zabaleku ‘Zapo’ omentzeko eguna izango dute bihar Oiartzunen. Hark egindakoa izan da eguna antolatzerakoan erabili duten oinarria, poza banatzeko helburuarekin.

Badiaren etorkizuna eztabaidagai izango dute bihar Donibanen

Euskadiko Podemos/Ahal dugu-k 'Pasaiako badiaren etorkizuneko erronkak' mahai ingurua antolatuko du bihar Donibaneko Juanba Berasategi auditorioan 19:00etatik aurrera.

liburuak oiartzungo irakurketa taldea

Irakurketa erraza, aurrerantzean euskaraz ere bai

Irakurketa erraza euskaraz taldea sortuko dute Errenteriako Udal liburutegian, euskaraz irakurri nahi duenarentzat, ulertzeko arazoak dituenarentzat, edota hizkuntza ikasten ari direnentzat.

Bihar egingo dute Euskaraldiaren aurkezpena San Pedron eta Trintxerpen

Gaur 18:00etatik aurrera 2020ko Euskaraldiaren berri emango dute, San Pedroko Udal Aretoan eta Trintxerpen dagoen Pasaiako Udal Euskaltegian.

prosa eta poesia lehiaketa 2018

Hilaren 30era arte aurkez daitezke Oiartzungo Prosa eta Poesia Lehiaketarako lanak

Prosa eta poesia lehiaketetan 8-18 adin tartekoek parte har dezakete. Sarien banaketa abenduaren 4an egingo dute. Kategoria bakoitzeko bi sari daude.

Odol emaileak Oiartzun

Errekonozimendua jasoko dute odol emaileek igandean

Maiztasun handiz odola eman izanagatik, 30-40 lagun omentzea aurreikusi du Oarso Bidasoko Odol Emaileen elkarteak.

Ignacio Garmendiaren omenezko kontzertua egingo du musika bandak

Alain Aierdi Gurpegi zuzendari artistikoak Garmendiak gustuko zituen obra batzuekin osatu du egitaraua.

Gehiago