2019/10

[Bideoa eta galeria] Herri txikia izanik, handiak dira lezoarrak

'Herri txiki infernu handi' saiorako bi grabazio egin dituzte Lezon, gaur bigarrena. Hamarnaka eta hamarnaka herritar gerturatu dira frontoira saioan ateratzeko asmoz.

katalunia niessen

Gehiengo sindikalak elkarretaratzeak deitu ditu biharko, herri guztietan

Kataluniako epaiaren harira, mobilizazioak egingo dituzte Oarsoaldean eta Bidasoan, "astakeria judizialaren" kontra. Donostiara joatera deitu dute.

Euskaraldia barrutiz barruti aurkeztuko dute

Lehen aurkezpena bihar bertan egingo dute, Pasai Donibaneko Kulturgunean, Komunikazio aretoan hain zuzen ere.

Podemos, EAJ eta EH Bilduk Kataluniari elkartasuna adieraziko diote, mozio bidez

Hurrengo udal batzarrean aurkeztuko dute hiru udal talde politikoek adostutako mozioa presoei, erbesteratu politikariei eta Kataluniako herri zein erakundeei babesa adierazteko.

oiartzun auzo batzarrak balorazioa

Auzo batzarren balorazio positiboa egin du Oiartzungo Udalak

Bizilagunen eta udal ordezkarien arteko iritzi trukaketan gehien atera den gaia bizikidetza arauak ez errespetatzearena izan da.

Kataluniaren alde egin dute alderdi guztiek, PSE-EEk izan ezik

Demokraziaren adierazpen baketsua, indibiduala zein  kolektiboa gauzatzea eta herriari hitza ematea ez dela delitua diote adierazpen horretan, erreferenduma tresna  demokratiko eta zilegizkoa dela, eta Kataluniak eta Euskal Herriak berezkoa dutela etorkizuna erabakitzeko eskubidea.

Arte martzialen lehen emanaldi mistoa antolatu dute

Agustina Otaola pilotalekuak hartuko du arte martzialen emanaldi hori, eta guztira bederatzi borrokaldi antolatu dituzte.

Handitik erraldoira egin du urratsa Atlantikaldiak

Aurtengo Atlantikaldiak 33.000 bisitari edo parte hartzaile izan ditu, "iaz baino %10 gehiago". jaialdiak hazten eta hezten jarraitzen duela erakusten dute datu horiek.

argi dugu bidea

[Bideoa] 120 frontal piztu dira, mendi tontorrean

Aiako Harrian egindako ekintza ikusgarriaren bideoa zabaldu du Gure Eskuk. Xehetasunetan sakondu gabe, hamarnaka lagunek egindakoa islatzen dute.

aiako harria katalunia

Aiako Harrian ere bai, argi dute bidea erreferenduma dela

Oarsoar talde batek antolatutako ekintza ikusgarria egin dute arratsean Aiako Harrian. Gailurretik argi seinaleak egin dituzte, Kataluniarekin elkartasunez.

lur korta

Lau urtetik gorako haurrentzako ipuinak, datorren asteazkenean

Lur Kortak Manuel Lekuona bibliotekan kontatuko ditu ipuinak, hilaren 23an. Ohi bezala, garaiz iristeko eta ipuin kontaketako arauak gogorarazi dituzte.

juansendo errotarria

Juansendo errotako harria, bidegorrira, ondarea hobeto dibulgatzeko

Orain arte, udalak jasota izan du harria, eta bidegorrira eraman dute, Ihurrita errota parera. Ondarearen Mahaiarekin elkarlanean erabaki dute.

[Agendarekin] Lezoko kirol talde guztiak, asteburuan lehian

Gaur egingo dut debuta Kurkubi Saskibaloi Klubaren emakumeen Junior Mailako taldeak ligan. Bihar, Sanpedrotarra-Allerru derbia gizonetan.

Kamiseta arrosak bularreko minbiziaren aurka

Larunbatean, Bularreko Minbiziaren Aurkako Mundu Eguna izango da. Horren harira, udal kiroldegiek bat egin nahi izan dute gaitz horren aurka eta aste honetan zehar arrosa koloreko kamisetak saltzen ari dira Galtzaraborda zein Fanderiako eraikinetan.

oiartzungo udal taldeak

Oiartzungo bi udal taldeek gorenaren epaia justifikaezina dela adostu dute

EH Bilduk eta EAJk adierazpen instituzionala adostu dute. Biharko elkarretaratzean egongo direla iragarri dute, eta larunbatean Donostiara joateko gonbita luzatu dute.

PSE-EE: "Lortutako akordioarekin pozik gaude"

OHZ Ondasun Higiezinen Zerga izoztea lortu dutelako babestu dituztela ordenantzak esan dute.

EAJ: "Izan ditzaketen onurek, desadostasunek baino pisu handiagoa izan dute"

Onartutakoarekin ez dagoela erabat ados azalduta, herritarrentzat izan ditzakeen onurak kontuan hartu dituela babesteko garaian esan du alderdi jeltzaleak.

Sarrailagile bat deitu du, ustez lapurreta egin nahi zuen etxean sartzeko

28 urteko emakume bat atxilotu du Ertzaintzak bart gauean etxebizitza batean ustez lapurreta egiten saiatzen ari zela.

iturriotz auzolana

Iturrioztar talde batek auzoa txukundu du, auzolanean

Dozena bat auzotar Soroa, Torre ingurua eta Bide Zaharra inguruak garbitzen aritu dira. Hiru orduko saioa eginda, hondakinak garbigunera eraman dituzte.

haurtzaro katalunia

Kataluniari babesa, Haurtzaro Ikastolako ikasleen eskutik

Ikastolako DBHko ikasleek argazkia atera dute, zigortutako buruzagi independentistei eta herritarrei elkartasuna erakusteko asmoz.

Gehiago