Indarkeria matxistaren kontra bilduko dira astelehenean

Oiartzungo Feministen Asanbladak deialdia egin du astelehenean elkarretaratzea egiteko. Lehenago, baina, batzarra egingo dute Munanierren.

a25 oiartzun Indarkeria matxistaren kontra mobilizatuko dira astelehenean.
a25 oiartzun

Indarkeria matxistaren kontra mobilizatuko dira astelehenean.

Datorren astelehena Azaroak 25 da, Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna. Horren harira, Oiartzungo Feministen Asanbladak bi ekintza antolatu ditu egun horretarako. Lehendabizi, Munanierren elkartuko dira, 17:00etan, batzarra egiteko.

19:00etan, berriz, kalera aterako dira. Elkarretaratzea egingo dute Done Eztebe plazan.

Beste ekitaldiak

Astelehenekoak ez dira indarkeria matxistari kontrako ekitaldi bakarrak izango. Hainbat jarduera egiten ari dira egunotan. Gaur arratsaldean Erradikalak ginen, gara eta izango gara ikuskizuna eskainiko dute gaur arratsaldean, 19:00etan, udaletxeko pleno aretoan. Ane Labaka bertsolaria eta Beatriz Egiazabal umorista izango dira oholtzara igoko direnak.

Bihar, berriz, autodefentsa ikastaroa intentsiboa egingo dute Maitena Monroyrekin. Taldea osatuta dago, baina oraindik tokiak daudela adierazi dute. Galdetegia beteta eman daiteke izena.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.