Gol zaparrada ederra lortu dute areto futboleko taldeek
Oiartzun Kirol Elkarteak etxetik kanpo irabazita lortu du lider postua indartzea. Nesken futbol talde nagusiak puntu bat lortu du Errioxan, eta mutilenak galdu egin du.
Entsalada batean bezala, denetariko emaitzak izan dira Oiartzungo kirol taldeen artean. Emaitzarik onenak areto futboleko taldeek lortu dituzte, biek ala biek irabazi egin baitzuten, nagusitasun osoz. Lehen Mailako taldeak, era horretan, lehenengo postua indartu du.
Saskibaloian, berriz, aurkia eta ifrentzua Oiartzungo Saskilagunak klubeko taldeentzako. Lehen taldeak gutxigatik galdu zuen, eta bigarrenak puntu batengatik irabazi.
Futbolean, berriz, nesken futbol taldea puntu batekin bueltatu zen Errioxatik. Norgehiagoka goitik behera kontrolatu zuten, baina ez zuten aterik aurkitu. Mutilen lehen taldeak, berriz, porrota jaso zuen Bergaran.
FUTBOLA
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
- Bergara – Oiartzun: 3-1.
Emakumeen Lehen Nazionala
- Pradejon — Oiartzun Antiguoko: 0-0.
Gizonen Erregional Preferentea
- Hernani – Oiartzun: 1-0.
Emakumeen Euskal Liga
- Oiartzun Intxaurdi – Anaitasuna: 4-0.
Emakumeen Gorengo Maila
- Mariño — Oiartzun Intxaurdi: 0-1.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Idiazabal BaiReformas — Oiartzun: 3-6.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Miren Taberna OKE — Goierri: 5-0.
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Oiartzungo Saskilagunak — Cafe Aitona Askatuak: 59-62.
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
- Oiartzungo Saskilagunak — Elorri Aldapa: 63-62.
