XXXIII. Lesoinu, denentzat

Gaur aurkeztu dute Lezoko Aste Pedagogiko Musikalaren 33. ekitakldia. Asteburu honetan hasiko da, eta apirilean izango du jarraipena.

Aniztasunaren Jaia inoiz baino bereziago

Aniztasunaren Jaia egingo du Koldo Mitxelena ikastetxeak larunbatean; Oarsoaldeko ikastetxe publiko guztien artean antolatu dute.

Eraso matxista izan da Fanderia auzoan

Erasotzaileak urruntze agindua zuen. Atxilotuta dago genero indarkeria eta urruntze agindua urratzea leporatuta.

bertsolaritza haurtzaro

Haurtzaroko ikasleak, bikain Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan

Lezon jokatu dute eskualdeari dagokion saioa. Markel Uzkudun, Malen Etxebeste eta Malen Frantsesena ikasleek lehen postua lortu zuten beren kategorian.

Gizarte laneko Espainiako Estatuko saria jasoko dute pentsiodunek

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako pentsiodunen mugimenduari aitortza egingo dio Espainiako Gizarte Laneko Kontseilu Nagusiak urteroko sari banaketan. Errenteriako eta Azpeitiko bi pentsiodunek jasoko dute saria ostiralean.

sanpedro, test estropada, arrauna

Larunbatean lehiatuko da San Pedroko X. Test Estropada

Lau txandatan lehiatuko da, 16:30etik aurrera, erlojupean

eh bildu oiartzun 2019

EH Bilduk osatu du udal hauteskundeetarako zerrenda

Jexux Leonet izango da zerrendaburua, eta bere ondoren Eneritz Arbelaitz egungo alkateordea joango da. Lehenengo bederatzi postuetan aurpegi berriak daude.

Palestinako emakume errefuxiatuen azalean

Hortzmuga Teatroaren 'En sus zapatos' ikuskizunak Palestinako emakume errefuxiatuek egunero pairatzen duten ikusezintasuna eta isiltasuna erakustea du helburu.

100dik gora haur bildu ditu Pasaia Kayak-ek badian

Asteburuan Eskola Kiroleko proba bat antolatu dute Haur eta Kadete mailetako haurrentzat

Dantzaren Nazioarteko Egunak Iker Murillo eta Lucia Lakarra elkartuko ditu

Gure Ametsa ballet gala zuzenduko dute apirilaren 29an Kursaalen

Gehiago