Enrike Lekuonaren lanak erakutsiko dituzte Albaolan

Ostegunean zabalduko dute sortzaile hondarribiarraren erakusketa.

Inspiraekintzaileak egitasmoko saio berrian, industria sortzaileak

Inspiraekintzaileak egitasmoaren hirugarren saioa egingo dute martxoaren 14an Oiartzungo Manuel Lekuona Bibliotekan. Saio praktikoa 21ean da.

Kiroldegiko kanpoaldeko pareta bota dute

Kiroldegiko kanpoaldeko paretetako bat printzatu egin zen goitik behera igandean, eta suhiltzaileak bertaratuta hura botatzea erabaki zuten segurtasun arrazoiengatik.

Kaleak hartuta, herria gelditzera doaz

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira Errenteria-Oreretako auzoetako emakume taldeek, Berdintasunerako Kontseiluak, Oreretako Mugimendu Feministak, Amalatz Talde Feministak, SOS Arrazakeriak eta EMKE Errenteriako Musika Kultur Elkartearen bandak antolatutako egitarau zabal eta askotarikoa aurkeztu dute gaur.

indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Oiartzunen, bikotekidea laban batekin erasotzea egotzita

Ertzaintzak astelehen goizaldean atxilotu zuen, genero indarkeria delitua leporatuta. Emakumea jo eta zauri sakon bat sortu zion, ihes egin aurretik.

erleak, antxo, inauteriak,
Oiartzungo udaletxea

Gizarte-ongizateak aurrekontua handitu eta arreta ordutegia zabaldu du

Gizarte-Ongizate Sailaren bulegotik 1.125 laguntza kasu artatu zituzten iaz; onuradunen gehiengoa Euskal Herrian jaio dira.

Aisialdi parekide, euskaldun, parte hartzaile eta inklusiboa eraikitzen

Hezitzailea, halakoa izango da aurten ere udalaren udako aisialdi proposamena. Txikiak, Udalekuak eta Kanpalekuak antolatu ditu 4-16 urte arteko haur eta gazteei begira.

300 kilo janari bildu dituzte Donibanen Sahararentzat

Bixi-Bixi elkartearen ekimenez egin da janari bilketa

Etxebideren erantzunik ez, oraingoz

Kaleratzeak Stop plataformak erantzunik ezean Miren Schnitger eta Aitor Uriarte aste honetan kalean gera daitezkeela gogorarazi du.

Gehiago