
Abenduan egin zen maratoi solidarioan bildutako dirua Mindara elkarteari eman diote gaur antolatzaileek.

Etxebarria auzitegiko medikuak eta haren lantaldeak Euskal Herriko 3.400 pertsonek jasandako lau milatik gora ebidentzia jarri ditu mahai gainean, Tortura: 1960-2014 ikerketaren txostenean.

Hilaren 28an irekiko dute matrikulazio epea. Bihar Haur Hezkuntza proiektua aurkezteko bilera egingo dute Urmendin. Ate irekien jardunaldiak ere egingo dituzte.

Sailkapeneko liderraren kontra galdu arren, lan txukuna egin dute zuri-gorriek

Eliz atariko Gure Dendan, Plazako Mila dendan eta Meipiko Centin jasoko dute janaria

Euskal presoek bizi duten egoera zabaldu nahi dute, ezagutarazi, eta horretarako jaia eta aldarrikapena uztartuko dituen eguna antolatu dute larunbaterako.

Mutilen taldeak garaipena lortu zuen etxean, Eibarren kontra. Nesken taldeak, berriz, Lezaman galdu zuen, arerio indartsu baten aurka.

Almi Elorrietakoren kontra 8-2 irabazita, sailkapeneko lidergoan dira Antxo Areto Futbol taldekoak

Ernai gazte antolakundeak 'Bulkada berrien garaia da!' dinamika aurkeztu du gaur Errenteria-Oreretako Foru plazan. 40 urte bete ditu gazte mugimenduak.

Soinuenea eta Abaraxka, elkarlanean, erraldoiak sortzeko tailer bat egiten ari dira. Ideia herriarentzako erraldoiak sortzea da, tamaina txikiagokoak.