Gau Beltza (Irudia: Gau Beltza)

Galdutako tradizioaren bidea argiztatuz

Mendeen poderioz galdutako Gau Beltza berreskuratzearen aldeko saiakera egingo dute datorren astean hamaika eragilek Errenterian. Bi munduren arteko distantzia estutzen den gau ilunari argitasuna ematen saiatuko dira.

Intsumisoek Oiartzun okupatu zuten eguna

Intsumisio Eguna egin zuten 1994ko urrian Oiartzunen. 25.000 lagun bildu ziren bertan. Hura oroitzeko erreportajea egin du HITZAk.

LANDER ZURUTUZA HISTORIALARIA ETA LEZOKO LIBURUZAINA

«Lezoko historiaren pasarte asko biltzen ditu liburu honek»

Kasik 20 urte eman ditu Lander Zurutuzak ‘Lezoko toponimia’ liburua sortzen, baserri, etxalde eta tokien esanahia eta historia biltzen. Bihar aurkeztuko du lana, herrian.

Aniztasunaren neurrira josten

Errenterian abiatu duen proiektuarekin, kultur komunitate ezberdinak harremanetan jarri nahi ditu Emausek; elkarren ondoan bizi arren, ez baitute elkar ezagutzen.

Bai Euskarari Saria jaso du ABB Niessenek

ABB Niessen enpresarekin batera, Deustuko Bordatxo jatetxea eta AEKko Koordinatzaile Nagusia izan den Mertxe Mujika ere saritu ditu Bai Euskarari elkarteak. 

Mendiko zinemako lan onenak, kulturgunean

Bilbao Mendi Jaialdiko lan onenak Errenteria-Oreretan izango dira azaroaren 7an eta 8an.

Zigor Garrok azken agurra eman dio amari senide eta lagunek babestuta.

Zigor Garro baldintzapean aske utziko duten, azaroaren 21ean jakingo da

Zigor garro euskal presoa baldintzapean aske utziko duen erabakitzeko auzi saioa atzo egin zuen Parisko Dei Auzitegiak.

Elkartasuna eta sentsibilizazioa, indarkeria matxistari aurre egiteko

Elkarrekin biolentziei aurre eginez tailer praktikoa antolatu dute elkarlanean Sorburu Kooperatiba  Feministak eta Haziak egitasmoak.

1.328 ikasle, kirol legez

Oarsoaldeko lau udalerrietan, 8-12 urte arteko 2.714 ikasle dira guztira, eta horien artetik 1.328 ikaslek egiten dute Eskola Kirola, ikasleen %48,93k. Nesken parte hartzea, poliki bada ere, gorantz.

Pasaiako Udalak harrera egin die 'Sheroes' proiektuko kideei

Haien borroka eta bizipoza eredugarritzat dutelako, aitortza egin die udalak Donibaneko Kulturgunean. Arratsaldean sukaldaritza tailer batean parte hartuko dute.

PSE-EE: "Lortutako akordioarekin pozik gaude"

OHZ Ondasun Higiezinen Zerga izoztea lortu dutelako babestu dituztela ordenantzak esan dute.

EAJ: "Izan ditzaketen onurek, desadostasunek baino pisu handiagoa izan dute"

Onartutakoarekin ez dagoela erabat ados azalduta, herritarrentzat izan ditzakeen onurak kontuan hartu dituela babesteko garaian esan du alderdi jeltzaleak.

Sarrailagile bat deitu du, ustez lapurreta egin nahi zuen etxean sartzeko

28 urteko emakume bat atxilotu du Ertzaintzak bart gauean etxebizitza batean ustez lapurreta egiten saiatzen ari zela.

iturriotz auzolana

Iturrioztar talde batek auzoa txukundu du, auzolanean

Dozena bat auzotar Soroa, Torre ingurua eta Bide Zaharra inguruak garbitzen aritu dira. Hiru orduko saioa eginda, hondakinak garbigunera eraman dituzte.

haurtzaro katalunia

Kataluniari babesa, Haurtzaro Ikastolako ikasleen eskutik

Ikastolako DBHko ikasleek argazkia atera dute, zigortutako buruzagi independentistei eta herritarrei elkartasuna erakusteko asmoz.

Ezkaratzetako oharrak, euskaraz

Euskararen presentzia handitzeko bidean, etxe atari edo ezkaratzeetan ohikoak diren oharrak eskuratzeko aukera dute herritarrek eta komunitateek.

Bihar irekiko dute helduentzako pintura ikastaroan matrikulatzeko epea

Matrikularen prezioa 65 eurokoa izango da. Ikastaroa San Pedroko udal aretoan egingo da, urriaren 25etik ekainaren 19ra.

Pasaia Itsas Festibala Bartzelonan aurkeztu dute

Astebete eman du Pasaia Itsas Festibalaren ordezkaritzak 'Salo Nautic' nazioarteko azokan. Itsas ondarearen aldeko aldarria eraman dute Bartzelonara.

iturria

Uraren tasa ordaintzeko epea hasi da gaur

Abenduaren 16ra arte ordain daiteke tasa hori. Helbideratutako ordainketak azaroaren 15ean kobratuko dituzte.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak

Pasaia Kirol Elkarteak azken minutuan galdu zuen neurketa Sestao Riverren aurka. Emaitza polemikoa izan zen antxotarrek uste baitute, baloiak ez zuela marra zeharkatu.

Gehiago