Bertso eta basurdeek bat egingo dute Antxeta elkartean
'Bertso basurde' afaria antolatuko dute hilaren 5ean San Pedroko Antxeta Elkartean. Haritz Mujika eta Amaia Agirrek girotuko dute otordua.
Bertsozaleek badute nora joan Errege Egunaren bezperan. ‘Bertso basurde afaria’ antolatu dute hilaren 5erako (igandea) San Pedroko Antxeta elkartean. Afaria 21:30ean hasiko da eta Haritz Mujikak eta Amaia Agirrek jarriko dituzte doinu eta errimak. Txartelak 12 euroan izango dira salgai.