Iker Irastorza eta Nerea Gonzalez, azkarrenak San Pedestrean
Urteko azken egunean, ia 50 korrikalari bildu ziren San Pedron.
Irabazleak, ondoan jarraitzaileak dituztela. Argazkia: Unai Mayo. San Pedron ere, urtea korrika bukatu zuten. Abenduaren 31ko arratsaldean San Pedestrea lasterketaren ekitaldi berri bat egin zuten, barrutiari bi bira oso emanaz. Bertan, emakumeetan Nerea Gonzalez izan zen azkarrena, eta gizonetan Iker Irastorza. Orotara, ia 50 partaide izan ziren bertan.
Jarraian, emakumeen eta gizonen podiumak.
Emakumeak
- Nerea Gonzalez.
- Oihane Santos.
- Pepi Elola.
Gizonak
- Iker Irastorza.
- Iñaki Otxoa.
- Lizar Irazusta.
