Joanes Etxera lasterketan, etxekoak azkarrenak
Preso oiartzuarraren babes lasterketan Amaiur Errazkin eta Aritz Leonet izan dira azkarrenak.
Abenduaren 29an egin zen Oiartzunen Joanes Etxera herri lasterketa. Joanes Larretxea oiartzuarraren aldeko elkartasun lasterketa izan zen: 10 urte daramatza espetxean, eta egun, Herrera de la Manchako presondegian dago, etxetik 642 kilometrora. Lasterketa 257 korrikalarik bukatu zuten, eta horien artetik azkarrenak 6,5 kilometroko bidea egiten, bi oiartzuar: Amaiur Errazkin emakumeetan, eta Aritz Leonet gizonetan.
Helduen lasterketaren aurretik, haurren hainbat izan ziren Done Eztebe plazatik abiatuta. Giro ederra izan zen. Bertako irudiak ikusteko, sakatu hemen.
Emakumeen podiuma
- 1. Amaiur Errazkin (Oiartzun) 27:09.
- 2. Ane Etxebeste (Oiartzun) 27:19.
- 3. Eneritz Arbelaitz (Oiartzun) 29:22.
Gizonen Podiuma
- 1. Aritz Leonet (Oiartzun) 21:26.
- 2. Victor Madejon (Irun) 22:05.
- 3. Hodei Lujanbio (Goizueta) 22:09.
Sailkapen oso-osoa ikusteko, sakatu hemen.