Larri gaixo diren presoek ehunka lagunen babesa jaso dute
Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten euskal presoek, ehunka herritarren babesa jaso zuten joan den igandean (hilak 29). Sarre Herritarrak deitu zuen mobilizaziora eta erantzun zabala jaso zuen.
Pasa den abenduaren 29an larri gaixo diren presoen alde egindako mobilizazioan Bilbo eta Baionara deitu zuen Sare Herritarrak. Argazkia: Sare Herritarra Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten euskal presoek, ehunka herritarren babesa jaso zuten joan den igandean (hilak 29). Sarre Herritarrak deitu zuen mobilizaziora eta erantzun zabala jaso zuen. Ordu batean abiatu zen manifestazioa Herriko Plazatik eta Larriki gaixo dauden presoak etxera. Orain Mikel goiburua zuen pankartaren atzean Mikel Arrieta eta aitzol Gorza, larri gaixo dauden bi preso oreretarraren senideak, eta hamarnaka eta hamarnaka herritar.

Arozena eta Miner amaiera ekitaldiaren une batean. Argazkia: Sare Herritarra
Euskal herritik 1.100 kilometrora baino gehiagora dagoen Algecirasko Botafuego espetxean (Andaluzia, Espainia) dago preso Arrieta. Espondilartropatia kroniko seronegatiboa du Arrietak, endekapenezko gaixotasun larri eta sendaezina. Astero, 2.200 kilometro egin behar dituzte Arrietaren senide eta lagunek joan etorrian preso oreretarra bisitatu ahal izateko. Ez da larri gaixo dagoen Oreretako preso bakarra; Aitzol Gogorza ere egoera horretan da eta pasa den apiriletik espetxealdi arindua ezarrita etxean zigorra betetzen ari da oreretarra eskumuturreko telematikoarekinm, eta etxetik terapietara joateko irteteko baimena du bakarrik. Nahasmen obsesibo konpultsiboa du Gogorzak.
Arrate Arozena, Imanol Miner, Andoni Labaka, Eneritz Gurrutxaga, eta Andoitz Antzizar abeslari eta musikarien emanaldiarekin amaitu zuten mobilizazioa bildutakoek, 564 ohe huts kantua abestuta.
@Bertolutxik sareen bidez zabaldutako bideoa da honakoa, bildutakoak #564OheHuts abesten.
