Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Oiartzabal eta Lachgar Gabonetako Krosaren irabazleak bigarren aldiz

Iazko garaile berberak izan zituen 2019ko Antxoko Gabonetako Krosak. Laugarren urtez jarraian salgai jarritako 250 dortsalak agortu ziren.

Lachgar eta Oiartzabal izan ziren irabazleak bigarren urtez jarraian.
Pasaia
2020/01/02

2020. urteari ongi etorria eman baino lehen, ezinbesteko hitzordu bat izan zuten Antxon joana den abenduaren 27an; Pasai Antxoko Gabonetako X. Krosa. Lurdes Oiartzabal lezoarra (24:31) eta Chakib Lachgar errenteriarra (19:06) izan ziren bizkorrenak lasterketan bigarren urtez jarraian, sasoi betean jarraitzen duten seinale. Lasterketa osoan nagusitasunez aritu ziren eta arerioek ezin izan zieten aurre hartu 6,3 kilometroko ibilbidean.

Pozik dira Antxotarrak Lasterkari Taldeko arduradunak, laugarren urtez salgai jarritako 25o dortsalak agortu zirelako. Probaren arrakastak ez du etenik eta dagoeneko Gabonen ekintza klasiko bihurtu da Antxon. Lasterkariez gain, zaleek ere ez zuten hutsik egin, ehunka lagunek topo egin zuten Antxoko kaleetan korrikalariei babesa emateko. Denei esker, jai giro paregabea izan zen barrutian.

Emakumeetan, Oiartzabalen atzetik Zabaleta leitzarrak eta Edurne Irureta errenteriarrak osatu zuten podiuma. Gizonetan, Raul Gomez Margallo lasartearra izan zen bigarren sailkatua eta Iñaki Peña donostiarra hirugarrena. Beteranoei dagokienez, Berastegiko Arantxa Atxukarro eta Irungo Victor Madejon izan ziren azkarrenak. Edurne Jauregi eta Gorka Simon antxotarrek bestalde, pasaitar onenen sariak jaso zituzten.

Pasai Antxoko Gabonetako X. Krosan parte hartu eta antolakuntzan lagundu duten eragile guztiei eskerrak eman dizkie Antxotarrak Lasterkari Taldeak; Pasaiako Udalari, Udaltzaingoari, Babes Zibileko kideei, Antxoko Jai Batzordeari, laguntzaile zein babesleei eta antxotar boluntarioei.

HITZAk galeria txikia osotu du, probako hainbat irudirekin.



 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.