Proisa lursailerako proiektua bertan behera gelditu da behin-behinean
Proposamenak egiteko epea igarota, enpresarik aurkeztu ez denez, Pasaiako Udalak hutsik utzi behar izan du oruberako behin-behineko eraikinaren lizitazioa.
Pasaiako Udaleko Hirigintza Sailak hutsik utzi behar izan du Proisako lursailerako aurreikusitako behin-behineko eraikinaren lizitazioa, ez baita enpresarik aurkeztu hura egiteko. Ondorioz eraikinaren proiektua bertan behera geratu da, oraingoz.
Proisa zegoen orubean aldi baterako egitura eraikitzeko lehiaketa azaroaren 27an aurkeztu zen, baina hilabete baten ondoren eskaintzarik ez da egin. Gauzak horrela, oruberako aukera ezberdinak aztertuko ditu Pasaiako Udalak.