Satarka eta Bordari lehiaketa irabazi du Legorburuk
Ez bat eta ez bi, hiru sari eskuratu ditu, horietatik bi sari nagusiak, Iñigo Legorburu errenteriarrak Hondarribiko udalak antolatzen duen Satarka eta Bordari Literatura Lehiaketan.
Iñigo Legorburuk zortiz sari jaso ditu aurten. beste bi lortzeko aukera ere baduela dio. Ez bat eta ez bi, hiru sari eskuratu ditu, horietatik bi sari nagusiak, Iñigo Legorburu errenteriarrak Hondarribiko udalak antolatzen duen Satarka eta Bordari Literatura Lehiaketan. Helduen poesia eta narrazio lehiaketetan sari nagusia eskuratu du errenteriarrak, baita narrazio lehiaketako bigarren saria ere bere kategorian. Satarka poesia lehiaketara Pekatariaren biblia lana aurkeztu zuen Legorburuk eta Mertxe Mitxelena eta Martxel Mariskal epaimahaikideek ondorioztatu zuten lanik onena berea izan zela aurkeztutako hamabost lanen artetik. Trukean, 800 euroko saria eta oroigarria eskuratu ditu. Seigarren urtea da jarrian sari hori irabazten duela.
Bordari narrazio lehiaketan sorpresa jaso zuen errenteriarrak; sail horretan bi sari eskuratu zituen, lehena eta bigarrena helduen mailan. 26 lan aurkeztu zituzten bertara, eta Legorbururen Itzalpean izan zela onena erabaki zuten ainara Elizondo eta pello Otxoteko idazleek. 800 euro eta oroigarria lortu zituen Legorburuk. Bigarren saria sail horretan ere, errenteriarrarentzat, Mundua nire oinetara lanarekin; trukean, 400 euro eta oroigarria. Lan sarituak, gainera, liburuxka batera bilduko ditu Hondarribiko Udalak.
Bost literatura sari hilabete exkaxean
Bereziki emankorra izan da pasa den abendua Legorbururentzat, izan ere bost sari eskuratu ditu urteko azken hilabetean. Abenduaren 1ean Amarako bertsopaper lehiaketan bigarren sailkatu zen; abenduaren 20an EHUren Oihenart aforismo lehiaketa irabazi zuen, eta urtea amaitzeko, 28an, Hondarribiko lehiaketako hiru sariak jaso ditu. 2019 osoan, hamar literatura sari lortu irabazi ditu errenteriarrak.
