Sergio Pereirak 'La bahia bajo la niebla' eleberria aurkeztuko du San Pedron
Idazle pasaitarrak bere hirugarren liburua aurkeztuko du hilaren 3an San Pedroko liburutegian 19:30etatik aurrera.
Sergio Pereirak lan berri bat argitaratu du eta ohi bezala, Pasaiak eragin handia izan du idazlearen obran; aski da liburuaren azala ikustea. La bahia bajo la niebla da Pereirak idatzitako azken eleberriaren izena eta bihar (ostirala) aurkeztuko du San Pedroko liburutegian 19:30ean.
Pereirak argitaratu duen hirugarren eleberria da, La bahia bajo la niebla. 2014ean publikatu zuen La memoria de las sombras, 2015eko Euskadi Literatur Sarian finalista izandakoa, gaztelaniazko sailean. 2017an El hijo del capitán argitaratu zuen, San Juan baleontzian testuingurua duen liburua alegia.